Indarkeria matxisten kontra, gaueko manifestazioa egingo dute Iruñean

  • Sanferminak ate joka diren honetan, jai eremuan ematen diren indarkeria matxistak eta hauek sostengatzen dituen sistema jo-puntuan daudela adierazi dute, autodefentsa feminista aldarrikatzearekin batera.


2018ko uztailaren 04an - 11:42
2016ko gaueko manifestazioa (Argazkia: Ekinklik)

Asteazkenean, uztailak 4, manifestazioa deitu du Iruñeko Farrukas talde feministak “Sugarretik sutera. Kixkali dadila heteropatriarkatua!” lemapean. Errekoletak plazatik abiatuko da 22:00etan, eta urtero bezala, aurten ere beltzez jantzita eta buru-berokiaz joatea iradokitzen du kartelaren irudiak.

“Berriz ere autodefentsa feministaren aldeko aldarria egiten dugu, erasoen aurrean isilik, esaneko eta pasibo nahi gaituzten horiei amorrua adierazteko tresnarik onena baita. Sugarra etengabe zabaltzen, kutsatzen, kolektibizatzen ari da. Borrokatuz, dantzan jarraituko dugu, gure aurrerapauso bakoitza ospatuz. Mugimendu feministaren su iraultzailea inoiz baino biziago dago. Hasi ginenean baino gehiago gara, eta hala izango gara. Uztailaren 4an kaleak amorruz erreko ditugu!”, adierazi dute manifestaziora deitzen zabaldu duten bideoan.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Autodefentsa feminista
Jone Gil Landaburu, Euskal Herriko Mugimendu feministako kidea
"Gure indarra instituzioen hipokrisiaren eta diskurtsoez jabetzeko ahaleginen gainetik dago"

Azaroaren 30eko Greba Orokorretik "indartuta" eta "saretuta" atera dira feministak. Jone Gil Landaburu, Euskal Herriko Mugimendu Feministako kideak nabarmendu du horri esker mugimendu feministak zaintzaren auzia erdigunean jarri duela. Horrez... [+]


2023-07-06 | Ilargi Manzanares
"Ukitzen banauzu, txikituko zaitugu" lelopean autodefentsa feminista aldarrikatu dute Iruñean

Mugimendu feministak deitutako manifestazioan bildu dira ehunka pertsona, Iruñeko Alde Zaharretik Sanfermin bezperan. Eraso matxistarik ez dutela onartuko adierazi dute.


2023-05-14 | Diana Franco
Teknologia
Jakitetik egitera

Orain dela zenbait urte, lagun batek hainbat gogoeta partekatu zuen nirekin, digitalizazioa eta zaintzari lotuta. Eskarmentu handiko emakumea da, munduan bere izateak zauri txikiena egiteko bidean, izan behar dituen bizitza on baterako jokabideak oso barneratuta dituena. Eremu... [+]


Zazpi esaldi feminismoaren ezjakinak eta aurkakoak erraz detektatzeko

Zure aurrean dago pertsona hori, apur bat ozen esaten dizuna, zuri, berak ez duela feminismorik behar. Gizona izan daiteke, emakumea ere bai… Bere burua ezkertiartzat ere har dezake. Edozein dela ere, berak gauza batzuk badakizki jada, zuk baino dezente gehiago. Zu... [+]


Eguneraketa berriak daude