Gaurtik (14) hasi eta larunbata bitartean Ilustrazioa, ilustrazioak izeneko nazioarteko kongresua egingo da Azkoitiko Insausti jauregian, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antolatua. XVIII. mendeko korronte historikoa gertutik aztertuko dute bertara bilduko diren adituek. Besteak beste, Ilustrazioa kontzeptua definitzen ahaleginduko dira, eta Euskal Herrian izandako mugimenduak ere izango dituzte hizpide.
Duela urtebete zabaldu zuten Azkoitiko (Gipuzkoa) Insausti jauregi berritua. Bertan kokatuko da XVIII. mendeko Ikasketen Institutua, eta hain zuzen eraikin hori izango da Ilustrazioari buruzko nazioarteko kongresuaren elkargune nagusia. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak lau eguneko egitarau zabala antolatu du, hilaren 14tik 17ra bitartean. Hitzaldi, mahainguru eta ibilaldiek osatzen dute programazioa, eta horretaz gain musika kontzertuak ere izango dira, Zestoako bainuetxean, esaterako, dantza barrokoa eta Argien Mendeko musika entzuteko aukera izango da.
Ilustrazioak XVII. mende amaieratik Frantziako Iraultzara arte (1789) iraun zuen. Erresuma Batuan eta Frantzian jaio eta Europa osora zabaldu zen segituan. Arrazoiaren bidetik gizarte kultuak absolutismoak gaindituko zituela uste zuten ilustratuek. Horrela, gizartearen elite batek ezagutza landu zuen ekonomia, zientzia eta kulturaren arlo askotan (entziklopedia), ordura arte egondako iluntasunari “argia emateko”. Euskal Herrian Bergarako Errege Mintegia eta Euskal Herriko Adiskideen Elkartea izan ziren ilustratuen abanderatu, Peñafloridako kondeak gidaturiko Azkoitiko zalduntxoak ibili ziren entziklopedisten ideien alde lanean.
Insausti jauregiko kongresuan lau esparru nagusi jorratuko dituzte batez ere. Alde batetik, korronte intelektual honen definizio orokorra landuko dute, bestetik gai zehatzagoak eztabaidatuko dituzte, esaterako, Ilustrazioaren inguruko ikerketa historikoen gaur egungo egoera zein den. Ilustrazioaren “aldaerek” ere izango dute lekurik biltzarrean eta Euskal Herrian XVIII. mendean izandako loraldia gertutik jarraitu ahal izango da, pertsonaia ilustratuak eta elkarteak adibide gisa hartuta.
Hitzaldiak goiz eta arratsalde izango dira, eta Insausti jauregian ezezik, Bergarako Errege Mintegi zaharrean ere egongo da konferentziarik. Horretaz gain, Loiolako basilikan eta Azkoitiko alderdi historikoan ibilaldiak antolatu dituzte.
Gizarte- eta protesta-mugimenduen historia aztertzen denean, ikergai oparoenak Aro Garaikidekoak izaten dira. Iturriak ugariagoak dira, gatazkak ere bai, eta gainera, ikertzaileok ikergaiaren mundu ikuskera konpartitzen dugu. Hau da, aurrerabidearen eta progresoaren galbahetik... [+]
Gutxienez sei pertsona hil zituen Guardia Zibilak, Gamazada erreboltaren baitan duela 130 urte izandako istiluetan. Kantu bat askatasunari izeneko omenaldia izan da.
Abuztuaren 27an Gernikako Arbola kantatuko dute Donostiako Boulebarrean Gamazada Donostian Herri Ekimenak aurkeztutako omenaldian, “Kantu bat askatasunari” lelopean.
1766an gariaren prezio igoerak eragindako matxinada ikertzen ari da Hide (Yokohama, 1994), doktore tesirako. Segurako Udal artxibora jo du lanaren inguruko dokumentazioa bilatzeko.
Nobela berria aurkeztu zuen apirilean. Izenburua ere hilabetearena: Apirila (Susa). 1766an Iñigo Aranbarriren (Azkoitia, 1963) sorlekuan izan zen matxinadaren gaineko eleberria, egilearen estilo zorrotz, gartsu eta zirti-zartakoan eder idatzia.
Esan Pitrau eta txapela erantziko dizu askok Zuberoan bezala Nafarroa Beherean edo Lapurdiko mendialdean. Johañe Pitrau Erbin, XX. mendeko euskaldun inportanteenetako bat dela esatea ez da esajerazioa: hiru mende lehenago Bernard Goihenetxe Matalaz deituak Zuberoako... [+]
Batxi Landa, Tretatxu, espetxean hildako beste gaizkile bat baino ez litzateke izango, ahozko tradizioan haren oihartzunak iraun izan ez balu. Baina kopla labur batzuen arrastoari segika, XVIII. mendeko errebelde baten biografia osatu du Hektor Ortega kazetariak. Historia honek... [+]
Azpeitiko Kultur Mahaiak egindako proposamena aho batez onartu zuten ohiko udalbatzarrean eta "galtzaileen borroka" gogora ekarriko duen kalea izango du herriak.
1766ko herritarren altxamendua gogoratzeko egitarauaren berri emango dute ostegun honetan Azpeitian. Matxinada sozial haren oinarriak inoiz baino biziago daude kapitalismoaren krisiarekin.
1766an herritar xumeen erreboltak Urolako eta beste hainbat txokotako bazterrak sutu zituen. Gosearekin espekulatzen hasita zeuden jauntxoekin haserre, berdintasunaren bandera jaso zuten. Entziklopedia handietan hala ere, matxinada hura zapaldu zuten kapitalisten izenak baizik... [+]
Ez da Madrilgo plaza nagusiraino joan behar behartsuenganako jarrera umilianteak ikusteko. Nahikoa da Euskal Herrian 250 urte atzera egitea: El borracho burlado-k ederki laburbiltzen du orduko eta gaurko eliteen umore zanpatzailea.
“Xoxo beltz bat banuen kaiolan sartua...”.