Emakumeak borrokan

Ilusioa sumatu da Iruñean egindako Euskaraldiaren aurkezpenean

  • Nafarroan dagoeneko hamar herritik gora dira urte amaieran Euskaraldian parte hartuko dutenak. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da ekimena Euskal Herri osoan eta hala nahi duten herritarrek eta erakundeek izango dute berau aurrera ateratzeko ardura.

Xabier Letona @xletona
2018ko martxoaren 15a
Astearte arratsaldean aurkeztu zen Euskaraldia Iruñean, Kondestable Jauregian. (Arg: Euskalerria Irratia)

Dagoeneko Nafarroako hamaika tokitan egin dira Euskaraldiaren aurkezpenak eta horien artean hamarretik gora herrik partehartzeko izena eman dute jada: Biana, Aranguren, Galarreko Zendea, Lizarra eta Estellerria, Eguesibar, Baztan, Esteribar, Arbizu, Atarrabia eta Irurtzun. Ekimenaren izaeragatik eta behar duen antolaketa handiagatik, izena eman behar da parte hartzeko: tokiko erakundeek datorren apirilera arte izango dute horretarako epea eta herritarren izen emate epea irailean zehar izango da.

Nafarroako Gobernua eta Topagunea

Nafarroako euskalgintza eta udaletako euskara teknikarien ordezkaritza oso zabala izan zen astearte arratsaldean Iruñeko Kondestable Jauregian egindako Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldian. Topaguneko eta Nafarroako Gobernuko laukoteak ireki zuen aurkezpena elkarrekin: Topaguneko lehendakari Elena Laka eta Nafarroako ordezkari Oskar Zapata izan ziren batetik, eta Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Kontseilaria eta Mikel Arregi Euskarabideako zuzendaria bestetik.

Ezkerretik, Topaguneko Elena Laka eta Oscar Zapata,eta Nafarroako Gobernuko Ana Ollo eta Mikel Arregi.

Honako ideiak azpimarratu zituzten: Euskaraldiaren helburu nagusia da “euskaraz hitz egin eta ulertzen duten herritarren arteko harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzea”, horretarako pertsonak eta era guztietako entitateak elkar lanean jarriz. Donostiako Egia auzotik hasita, azken bizpahiru urteetan hainbat herritan egin den esperientzian oinarritzen da, baina Euskal Herri osoan aldi berean egingo den lehen aldia izango da, “gizarte-eragileak eta erakunde publikoak batuz” eta “tokian tokiko ezaugarrietara moldatuta”. Herri bakoitzean batzorde bat eratuko da eta hau arduratuko da antolaketaz; batzordeei begira, udaberrian formazio tailerrak antolatuko dira.

Orain arteko esperientzietan oinarrituta, hamaika eguneko saioaren ardatza bi pertsonaietan izango da: Ahobizi –euskaraz dakien herritarra– eta Belarriprest –ulertzeko gai dena–. Paparrean bakoitzak bere identifikazio txapa eramaten du. Ekimenak indar handia jartzen du Euskal Herrian herritarren ulermen mailaren hazkundean. ARGIAk egindako mapa eta erreportaje honetan ikus daiteke ulermen mapa hori gaur egun zein den.

 

Euskalgintzaren ordezkaritza zabala izan zen aurkezpenean.

 Autoestima eta ohitura aldaketa

Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzaileak argi utzi nahi izan zuen hau ez dela “kanpaina bat, ariketa sozial bat baizik: olatua sortu nahi da euskaraz lasai hitz egiteko”. 16 urtetik gorakoek eman ahal izango dute izena, antolatzaileek argi utzi baitzuten honekin helduen jarrera aldatu nahi dela, hauek gazteei begira eredu izan daitezen. Orain arteko esperientziei buruzko datu esanguratsua ere utzi zuen mahai-gainean: Lasarten egindako ikerketaren arabera, hizkuntza ohituretan erabilerak 20 puntuko igoera izan zuen, %62tik %82ra.

Kike Amonarrizek euskararen gaur egungo errepaso soziolinguistiko zabala ekarri zuen besapean, ohi moduan, sakon baina samur azaldua. Nafarroari buruzko datu klabeetako bat euskararekiko jarreretan dagoela esan zuen: “Euskararen aldekoak ez dira gehiengo Nafarroan, baina ezta aurkakoak ere, desenpatea erdiko multzoan dago eta hori irabazi behar da”. Hau historikoa dela, ohiturak apurtzea dela Euskaraldiaren helburua eta horretarako euskaldunon autoestima ezinbestekoa dela azpimarratu zuen: “7.000 hizkuntza daude munduan eta horietatik 300ek dute milioitik gora hiztun, besteak beste euskarak. Wikipedian eduki gehien dituen 32. hizkuntza da euskara. Goian gaude, arazo asko ditugu baina aukerak ere bai”. Nafarroako herrietan aurkezpen hitzaldietan dabilenean “arnas berria sortzen ari dela” azpimarratu du, “zerbait berria” sumatzen du.

BAMeko esperientzia eta garaipena

Eneko Gorri Miarritzeko euskara teknikariak BAMen –Baiona, Angelu, Miarritz– sei hilabetez  ahobizien eta belarriprest-en esperientzia nola bizi izan duten azaldu zuen. Ipar Euskal Herriko biztanleen %40 bizi da bertan eta aditzera eman zuenez, askoren ustez han da jokoan euskararen etorkizuna. Hainbat arrazoirengatik euskararen egoera BAMen gogorra dela zioen: besteak beste, ezagutza %8koa da eta erabilera %2koa; gazteen %20 bakarrik doa euskara duen hezkuntza ereduren batera.

Herritarren lan handian oinarritu dute ekimena eta bakarrik 1.700 euro gastatu dituzte. Azpimarratu dute baita ere egiteko moldea bera, “oso partehartzaile eta horizontala izan delako”. Esaterako, ekimenaren aurkezpena hainbat bikote parekideen ahotik egin dute eta hitzaldiak ere banatu egin dituzte: “Inork ezin du eman hitzaldi bat baino gehiago gure esperientziaren berri emanez”.

Euskararen egoera estuaren berri lehendik ere bazutela adierazi zuen Gorrik, oraingoan ikuspegi positiboan jarri nahi zutela indarra, eta horrek oso fruitu onak eman dituela: “Sei hilabetez 806 pertsona aritu dira ekimenean izena emanda –bamkideak–, bilera eta ahalduntze dinamika indartsuan, eta hori da BAMeko euskaldunen %10 mobilizatzea. Bakoitza nondik datorren ahaztu dugu eta euskaldunaren pertsonan zentratu gara. Gure hizkuntza ohiturak pixka bat aldatu ditugu, deskubritu dugu norekin hitz egin dezakegun euskaraz eta etorkizunera begira irabaziko dugula ikusi dugu”.

 

    

  

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Euskaraldia  |  Euskara Nafarroan

Euskaraldia kanaletik interesatuko zaizu...
2018ko Euskaraldia Lautadan, eta 2019an zer?
MULTIMEDIA - dokumentala

Lautadako 8 udalerritako herritarren testigantzak eta Euskaraldiaren antolatzaileen adierazpenak bildu dituzte dokumental honetan. 2018ko euskaraldiaren balorazioa egiteaz gain, hemendik aurrera egin beharreko lanaz ere hitz egin dute. Dokumental hau Mikel Ezkerro, Iker Oñate, Asier Mimentza eta Anton Mimentzaren laguntzarekin osatu dute.


Eneko Gorri, Mintzalasai euskara elkarteko kidea eta Miarritzeko euskara teknikaria
"Euskaldunak gara, baina oraindik ez dakigu ogia euskaraz erosten"

Eneko Gorrik (Angelu, 1983) Erabileraren aroa: begirada bat Ipar Euskal Herritik hitzaldia eskaini zuen Topaguneak urtarrilaren 31n antolatutako Euskaltzaleen mugimendu berritura bidean jardunaldietan. Gorrik uste du gazte sektore ameslarienean euskararekin sekula baino konektatuagoak direla. Kudeaketa lanak zaharrei utzi eta haien militantzia eredua sortzea proposatzen die.


Nortxu Nuñez. Gasteizko "Baiona" hortz klinikaren arduraduna
"Euskara hiztunak gara guztiok, bat izan ezik"

Joan den urte amaieran Lazarraga Saria jaso zutenen artean da Baiona Hortz Klinika. Odontologia zerbitzua euskaraz eskaintzen du Gasteizen Nortxu Nuñezek (Trapagaran, Bizkaia, 1976) zuzentzen duen zentroak. 2004az gero ari da Arabako hiriburuan. Lazarraga Sariaren aitzakian joan gatzaizkio, eta ARGIAren mendeurrena aipatu digu berak.


2019-02-05 | Uriola.eus
2020. urtean egingo da hurrengo Euskaraldia

Entitateek euskara gehiago erabili dezatela izango da ardatzetako bat. Horrez gain, lehen edizioan ahobizi eta belarriprest rolak aukeratu zituztenei hizkuntza ohiturak aldatzen jarraitzeko deia egingo zaie.


2019-01-31 | ARGIA
Euskaraldiaren 2. edizioa, 2020an

2020ko udazkenean egingo den Euskaraldia egitasmoak bi ardatz nagusi izango ditu. Batetik, lehen edizioan ahobizi eta belarriprest izan direnei hizkuntza ohiturak aldatzen jarraitzeko deia egingo zaie eta, bestetik, entitateek euskara gehiago erabiltzeko urratsak emango dira.


Harribitxien inguruko hordagoa

Baditugu harribitxi preziatuak euskararen komunitatean. Uste baino gehiago ere, baina, oro har, ezagutza eta erabilera mugatukoak.

Horien erakusle dira, adibidez, Txerra Rodriguezek tarteka-marteka aipatu dituen Soziolinguistikaren Top Ten-ak. Bere hitzetan, (Euskal) soziolinguista batek galdu ezin dituen 10 webguneen zerrenda, alegia. Edo lagun horrek berak Garaigoikoa blogean duela hilabete kaleratutako 10 produktu on artikuluan aipatzen dituenak. Harribitxi estimagarri horietako beste... [+]


Etxea
MULTIMEDIA - dokumentala

Dokumentalaren asmoa euskararen bizipen pertsonalak agerraraztea da. Euskararen normalizazioaren inguruan, datu, ikerketa eta hipotesi asko egin dira hainbat ikuspegitatik, baina gutxitan aztertu da alde subjektibotik; emozioak, beldurrak… euskararen eguneroko bizitza. Testigantzak Azkaineko herriko jendearenak dira, baina Ipar Euskal Herriko edozein herri identifikatua senti daiteke.


Euskaraldia
Ikusgaitasuna, konplizitatea eta konpromisoa

Orri hauetan Euskaraldi betean egindako hiru elkarrizketa jaso ditugu. Asier Lafuente Arabako lautadako Euskaraldiaren koordinatzailea izan da; Kattalin Minerrek hirugarren ekinaldia du, aurrez Donostiako Egiako eta Piratetako ekimenentan parte hartu baitzuen; eta Alberto Irazu ahobizia Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugulako ekimen aitzindariaren bultzatzaileetakoa izan zen.


2018-12-09 | Estitxu Eizagirre
Euskararen jatorria, Pello Mari Otañoren biloba "Beltxak" azaldutako zientzia fikzioa

Azaroaren 29an aurkeztu zuten Zizurkilen Gu ta gutarrak ipuina, Euskaraldiaren barruan. Argentinako zientzialari handienetako bat zen Magdalena Moujan Otañok 1965 aldera idatzi zuen eta Xalbador Garmendiak itzuli. Aukera baliatu dugu Joxin Azkue eta Julian Arrastoarekin biltzeko: hauek dira Pello Mari Otañoren Argentinako garaia argitu eta haren bertso ondarea berreskuratu dutenak.


2018-12-09 | June Fernández
Hizkuntza bisexuala

Amak sukaldean duen egutegia begiratu dut. Mungialdeko paisaia lainotsu bat eta azpian aipu bat: “Euskara hizkuntza bisexuala da. Anari”. Ozen irakurri dut. Amak eta biok desberdin interpretatu dugu. Berak uste duelako, euskaraz genero markarik ez dagoela. Nik euskaldun guztiok garelako aldi berean erdaldun. Tira, nire amak arrazoia izango du.

Txikia nintzenean Mecanoren Mujer contra mujer kanta mitikoaz gain, beste batek egiten zidan kilika barrenetan: “Y nos metimos en el... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude