Euskaraldiaren antolatzaileek herritarren aktibazioan jarri dute azpimarra

  • Euskararen normalizazioaren alde Korrikak berpiztutakoa Euskaraldiarekin segi behar dela gogorarazi dute ekimenaren aurkezpenean, eta herritarrei dei egin diete aktiboki parte hartzera, ahobizi eta belarriprest gisa ez ezik, antolakuntzan ere bai. Euskaraldian ere "hitzez ekiteko garaia" dela berretsi dute.

2022ko Euskaraldia aurkeztu dute Donostian. / Argazkia: Euskaraldia.

2022ko maiatzaren 09an - 15:46

“Oso garrantzitsua da Korrikak bistaratu duen energia sozial hori Euskaraldian ere egotea”. Horixe nabarmendu du Alizia Iribarren AEK-ko koordinatzaileak astelehenean egin duten Euskaraldia ekimen sozialaren aurkezpenean, Donostian. Euskararen aldeko bi ekimenen arteko lotura erakutsi dute, batak besteari lekukoa pasaz, eta herritarrei dei egin diete dinamikan aktiboki parte hartzera. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitarte izango da Euskaraldia Hitzez ekiteko garaia lelopean, baina Goiatz Urkijo ekimenaren koordinatzaileak jakinarazi du jada aurkezpenak egiten ari direla herriz herri, eta herritarrak animatu ditu antolaketako batzordeetan “aktiboki” parte hartzera.

Arduradunek berretsi dute 2022. urtea “hitzaren eta ekintzaren urtea” dela, eta azpimarratu dute pandemiak agerian utzi duela euskararen normalizazioan beharrezkoak direla “hiztunen praktika linguistiko eraldatzaileak” eta “era guztietako erakundeen urrats sendoak”. Beraz, Korrikak berpiztu duen “euskararen olatua” jarraitzeko Euskaraldia baliatu behar dela nabarmendu du Urkijok: “Euskararen erabileran, ezagutzaren unibertsalizazioan eta euskararentzako gune erosoak zabaltzen urratsak ematen jarraitzeko”.

Entitateek "neurri zehatzak" euskara bultzatzeko

Ahobizi eta belarriprest moduan parte hartuko duten norbanakoen aktibazioan eta hizkuntza ohituren aldaketan fokua jartzeaz gain, Euskaraldiaren arduradunek garrantzia eman diote erakundeek hartu beharreko “neurri zehatzei”; entitateei eskatu diete euskarazko praktika linguistikoak bultzatzeko. Hain zuzen, maiatzaren 18an irekiko da entitateek Euskaraldian izena emateko epea, eta irailaren 29an norbanakoena.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaraldia
2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da hurrengo Euskaraldia

Antolatzaileen ustez hizkuntza ohituretan eraginkorra da Euskaraldia eta horregatik laugarren edizioa ere antolatzen ari dira. Hori bai, aurrekoak udazkenean egin dira eta hurrengoa udaberrian izango da.


2022-12-18 | Bea Salaberri
Euskalwashing

Euskaraldia bukatzear da lerro hauek idazten ditudan orduan, oraindik bukaera argazkiak eskas dira. Ez da dudarik ederrak izanen direla, besta handi batean hartutakoen antzekoak.

Bizkitartean, artoski irakurri ditut, hemen edo beste zenbait agerkaritan, ni baino adituagoak... [+]


Kike Amonarriz. Euskaltzaleen Topagunearen lehendakaria
“Ahalduntzea ez dadila Euskaraldiarekin amaitu”

Hitzaldiak, prentsaurrekoak, elkarrizketak eta bilerak kontuan hartuta, egunean hiruzpalau hitzorduri erantzuten die egunotan Euskal Herriaren geografia luze-zabalean Kike Amonarrizek (Tolosa, 1961). Umoregilearen aldartearekin, komunikatzailearen argitasunaz, soziolinguistaren... [+]


Eguneraketa berriak daude