Ikus-entzunezkoak izango ditu ardatz Euskarabildua jardunaldiak

  • Ikusi eta entzun. Multimedia produkzioaren gako komunikatibo eta teknologikoak izenburupean egingo da Euskarabildua jardunaldia, urriaren 11n, Koldo Mitxelena kulturguneko Areto Nagusian. Ikus-entzunezkoak izango ditu ardatz Iametza eta ARGIAk antolatutako ekimenak.


2013ko uztailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bi arlo nagusi jorratuko dira: teknologia eta komunikazioa. Hau da, “ikerketak une honetan zertan diren eta nola baliatu bideoak komunikazio helburu jakinak betetzeko”. Horretarako, bost ponente bilduko ditu aurtengo edizioak:

Pablo Iglesias La Tuerka saioaren aurkezlea, multimedia teknologia jorratzen duen Vicomtech - IK4 enpresa, Euskal Herriko hiru hizkuntza ofizialak barneratzen dituen lehen Hizketa Ezagutza Automatikorako sistema garatu duen Nora Barroso ingeniaria, Carles Solà Plataforma per la Llengua erakundeko kidea eta Axier Lopez ARGIAko multimedia arduraduna.

Berrikuntza gisa, ponentziez gain, lehiaketa bidez hautatutako hiru bideo labur proiektatuko dira jardunaldietan. Ikus-entzunezkoetan oinarritutako egitasmo edo proiektu batean murgildutako erakundeek parte hartu ahal izango dute lehiaketan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarabildua
2025eko azaroaren 12
Teknologia
Kolonia digitala gara

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!