Euskal hezkuntza sisteman haur zaurgarriak ondo integratzeko dekretua egin zuen Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Sailak 2023ko maiatzean eta gaur haren balorazio oso kritikoa egiten du Ikastolen elkarteak: hark ez du balio izan segregazioa amaitzeko. Hainbat proposamen ere egin dituzte egoera bideratzeko.
Dekretuaren helburuetako bat eskolaratze inklusiboa sustatzea izan zen, hau da, ikasle guztiek matrikulatzeko garaian aukera berdinak izatea bermatzea: “Helburu hori Ikastolen Elkartea osatzen dugun ikastolen helburua ere bada eta lanean gogor dihardugu ikasle zaurgarriak ikastoletara ere etor daitezen”. Ikastoletako arduradunen ustez, ez dira helburu hori betetzeko neurriak hartu eta, beraz, “balorazio partekatu sakona egin behar da, emaitzak eta albo-kalteak baloratzeko”.
Horrez gain, elkartearen esanetan, agindu horrek praktikan ikastoletan matrikulatzen den ikasle kopurua mugatu egin du, geletan plaza libreak egonda ere: “Urtetik urtera Hezkuntza Saila matrikulazio mugak jaisten ari da, eta horrek ikastolen matrikulazio gaitasuna kaltetu du”.
Haurren zaurgarritasun indizea kalkulatzeko erabiltzen den formula ere ez dela egokia deritzote: “Indize horien oinarria familiek borondatez betetzen duten galdetegia da, eta galdetegi horrek ez dizkigu datu fidagarriak ematen”. Beraz, zaurgarritasun-indizea kalkulatzeko adierazle zehatzak, neurgarriak eta errealak ezarri behar direla uste dute, “hala nola familiaren errenta, ondasunak, edota lanbidea ziurtatua duen edo ez”.
Ikasturtea hasita dagoela matrikulatzen diren ikasleei dagokienez, “segregazioari aurre egiteko neurri egokia da matrikula bizia, baldin eta ikasle zaurgarrienen banaketa ongi egiten bada”. Ikastolen ustez banaketa hori gaur egun era egokiagoan egiten ari da, eta horren ondorioz,“nabarmen igo da ikasturtean zehar ikastoletan matrikulatzen ari den atzerritar jatorriko nahiz zaurgarriak diren ikasleen kopurua”.
Hala ere, diotenez, hori ez da nahikoa eta ez dago ez irizpide argirik banaketa hori gidatzeko, ezta ekitatearen aldeko borondate argi eta sendorik, “uste dugu banaketa hau modu intentzionatu batean egiten dela, eta ikastoletara ez dela bideratzen dagokigun” haur kopurua.
Azkenik, uste dute egungo sistemarekin familiek hezkuntza-zentroa aukeratzeko duten eskubidea ez dela guztiz bermatzen: “Matrikulazio prozesuak eta zonifikazioaren aplikazioak aukera hori mugatu egiten dute zenbait kasutan, eta horrek aukera berdintasunaren urraketa dakar”.
Ikastolen proposamenak
Bost proposamen aipatu dituzte egungo egoera hobetzeko. Bat, zaurgarritasun indizea kalkulatzeko datu eta adierazle objektiboetan oinarritutako formula berri bat garatuko dute ikastolek. Bi, herrietako eragin-eremuen diseinua berrikustea, “eremu horien konfigurazioak, askotan, familien jatorri sozioekonomikoaren araberako banaketa indartzen du, eta, ondorioz, ikastetxe jakin batzuetan ikasle zaurgarrien pilaketa gertatzen da”.
Hiru, udal matrikulazio-bulego neutroak sortzea informazioaren gardentasuna eta berdintasuna bermatzeko, horrela gurasoek “orientazio argia eta fidagarria jasoko lukete familiengandik gertuen dauden bulegoetan”. Lau, matrikula bizia egoki baliatzea, hori baita “hezkuntza-sistemaren oreka bermatzeko tresna nagusietako bat, bertan sartzen diren ikasle kopurua oso handia baita. Gure ustez premiazkoa da matrikulazio bizia modu gardenago, orekatuago eta bidezkoago batean arautzea”.
Eta bost, elkarteko bozeramaileen esanetan, ikastolak tresna bat dira Euskal Herriko hezkuntza sistema propioa eraikitzeko bidean eta, beraz, “Euskal Herriko edozein familiak izan behar du ikastoletako kide izateko aukera. Horretarako, Hezkuntza Zerbitzu Publikoa eskaintzen dugun ikastetxe guztiei trataera bertsua ematea aldarrikatzen dugu, eskaintza eskabideen arabera egokituz eta kasu honetan ikastoletako matrikulazio-gaitasuna kaltetu gabe”.
Ikastolen beka sistema
Hezkuntza Sailak neurriak hartzen dituen bitartean, ikastolen elkartetik egingo dutena ere zehaztu dute: bat, “beka-sistema propioa ezarriko dugu ikasle guztien sarbide unibertsala bermatzeko eta nahi duenak gure proiektuan parte hartzeko aukera izan dezan. Ikastolen komunitateak elkartasun mekanismo sendo baten bidez bermatuko du aukera berdintasuna”.
Bi, euskara etxetik ez dakarten ikasleak euskalduntzeko “plan berri bat garatuko dugu, izan bertakoentzat zein kanpotik datozenentzat”. Datorren ikasturtetik aurrera herri mailako murgiltze guneak martxan jarriko dituzte, eta horretarako administrazioen inplikazioa ezinbestekoa eskatu dute, “ikasleek euskara eta euskal kulturan murgiltzea du helburu egitasmo honek, ondoren ibilbide akademikoa baldintza linguistiko duinetan egin ahal izan dezaten”. Eta azkenik, Ikastola hautatu duten familia guztiek “gurean jarraitzeko aukera izan dezaten lan egingo dugu”.
Agerraldi osoaren eduki zehatza nahi duenak ikastolen elkarteko webgunean eskura dezake.
Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
Herri txikiak bizirik dauden eremuak direla eta bizirik jarraitzeko herriari begiratuko dion eskola gakoa dela aldarrikatuko dute, aurten ere, Gipuzkoako Eskola Txikien Festan. Ekainaren 8an ospatuko dute, igandean, Ezkio-Itsason, landa guneko herri txikiak hezkuntzarako zein... [+]
Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.
Udaberriko loreez zirriborroa neukan egina gaurko artikulurako, naturaren zikloei begira idaztea eta garaian garaikoa ekartzea gustatzen baitzait baina artikulugile daramadan denboran ikasi dut maiz gaia ezin duela norberak aukeratu, biziak ekartzen dituelako beste gai batzuk.
EHUk, aldiz, azaldu du ezinezkoa dela hitz emandako 40 plaza berriak eskaintzea, ez baitute horretarako baliabiderik. Plaza berrien kopurua pixkanaka areagotzeko asmoa erakutsi du EHUk.
Gasteizko Adurtza eta San Ignacio ikastetxeek fusionatuta hasiko dute 2026-2027 ikasturtea, baina eskola berriaren proiektua eta plangintza falta dutela salatu dute gurasoek, beraien ekarpenak noiz eta nola egin jakin nahi dutela. “Parte hartu nahi dugu, guretzat... [+]
Unibertsitatera Sartzeko Probaren (USAP) eredu berriari egingo diote aurre Hego Euskal Herriko milaka ikaslek, ekainaren 3tik 5era. Batxilergoko bi irakasle elkarrizketatu ditu ARGIAk: “Azterketa berria konpetentzien araberakoa bihurtu nahi dute, baina memorian oinarritua... [+]
Bordeleko Errektorearekin hitzartu du "behin-behineko" akordioa Seaskak. Horrez gain, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin hitzarmena sinatzeko negoziaketak abiatuko dituzte hurrengo astean. Azterketak euskaraz egiteko aukera... [+]
Dantza, xake edo kirol topaketak egiten diren bezalaxe, literatura gustuko duten haur eta gazteek ere zaletasuna partekatu, elkar ezagutu eta egunpasa ludikoa egiteko aukera izango dute, datorren igandean. Ikasturtean zehar elkarri gutunak idazten aritu diren 130 gaztetxo... [+]
Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]
Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]
Animalia askok biziraupen estrategia gisa darabil taldearekin bat etortzea. Izaera hori mespretxatu da sarri, kolektibo asko artaldeekin parekatuz, gidatua izan behar duen izaera propiorik gabeko masa bailitzan. Baina kolektibitateak, mehatxua susmatzen duenean, badaki bere... [+]