Ikasleek Klimaren Aldeko greba deitu dute maiatzaren 24rako

  • Fridays For Future (Etorkizunaren aldeko ostiralak) dinamikaren barruan mundu osoko ikasleentzako deia zabaldu dute maiatzaren 24rako. Martxoaren 15ean egin zen aurreko greba eta Euskal Herri osoko ikasleek egin zituzten greba eta elkarretaratzeak.

Martxoaren 15eko ikasle greba, Bilbon. Argazkia: Ecuador Etxea.

2019ko apirilaren 29an - 09:27
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ikasle protesta berria hasi zen Greta Thunberg gaztearen inguruan. 2018ko abuztuaren 20an, ostirala, orduan 15 urte zituen neskatoak eskola utzi eta Stockholmgo parlamentuaren atarian eserialdia egin zuen, alboan zeukala “Skolstrejk för klimatet“ (Eskola-greba klimaren alde) zioen afixa. Irailaren 8an esan zuen Suediako Gobernuak klimaren aldeko Parisko ituna sinatu eta karbono isuriak murrizteko erabakia hartu arte, ostiralero egingo zuela eskola-greba.

Thunbergek Fridays For Future –Etorkizunaren aldeko ostiralak– bataiatu grebak laster bildu zituen jarraitzaileak eskola askotan. Azaroan milakoetan konta zitezkeen Australiako ostiraletako grebalariak. Abendurako uhinak senti zitezkeen mundu osoan: Austria, Belgika, Kanada, Herbehereak, Alemania, Finlandia, Danimarka, Japonia, Suitza, Britainia Handia, AEBak...

Euskal Herrian nagusiki Bizi! mugimenduak egin dio jarraipena gazte mugimendu berriari.


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Larrialdi klimatikoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.