Ikasle presoen problematika mahai gainera eraman nahi dugulako goaz Osnyra

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ikasle presoen afera ez da berria Ikasle Mugimenduan. Askok entzun dute problematikaren inguruan, baina gutxi dira borroka hau aurrera eramateko prest agertu direnak oraindik. Hezkuntzarako eskubidea, unibertsala den heinean, funtsezkoa da norbanakoa egitura sozialen baitan hezi eta kontzientzia zein borrokarako beste hainbat esparru elikatzeko. Ikasle presoek, eskubide osoa dute euren ikasketak aurrera eramateko, ikasteko, euren burua lau hormetatik harago irudikatzeko, eta borrokan jarraitzeko. Honen aurrean, sistemak, eta berau zilegiztatzen duten instituzioek, zailtasun izugarriak jarri eta jazarpen mota ugari eragiten dituzte presoengan, ezinezkoa dutelarik ikasketak modu egokian aurrera eramatea.

Egoerak negargarria izaten jarraitzen du. Gaur egun soilik frantziar estatuan dauden preso politikoek ikasi ahal baitute EHUn, eta gradu jakin batzuk bakarrik. Espainiar Estatuan oraindik ere, ezinezkoa dute EHUn ikastea eta euren ikasketak UNED bezalako distantziazko unibertsitateetan burutu behar dituzte. Gutxi balitz, aukeratu ditzazketen graduak ikasteko zailtasun handiak jartzen dituzte sistemaren botere guneek, haien artean dago EHU, eskema burokratikoan murgildurik dagoena, eta gai honetan aurrera pausorik ez dena ematen ari.

Azterketak egiteko aukera onartua izatekotan, zailtasun argiak izaten dituzte hauek egiteko, ez baitaukate inongo orientabiderik azterketaren formatuaren inguruan. Azterketak egiteko apunteak eskuratzeko ezintasuna ere errealitatea da, EHUren zein beste instituzioen pasibotasun garbiarekin, eta askotan apunte ofizialak zein ikasleok bidalitakoak hilabeteak pasa ondoren iristen zaizkie. Ekonomikoki, ikasketa tasak osorik ordaindu behar dituzte, nahiz eta beste ikasleok ditugun baldintzak ez izan, eta tutoretzak izateko eskubiderik ere ez dute. Arazo hauei gehitu behar diegu, nola ez, espetxeko zuzendarien zein funtzionarioen partetik jasotako tratu txarrak eta askotan honek guztiak eragindako etsipena, larritasuna eta atsekabea.

Gaur egun, 16 ikasle preso daude EHUn matrikulatuta, horietatik gehienak 700 km baino gehiagora daude, 12 espetxetan sakabanatuta. Gainera, badira ere Lanbide Heziketan jarduten duten ikasle presoak, denak ere ehunka kilometrotara. Oraingoan, Osnyra abiatuko gara, bertan daude David Pla eta Julen Mendizabal euskal preso politikoak. Politika zientzietan daude matrikulatuta biak, eta pasa den hilabetean notizia izan ziren hain zuzen ere, Osnyko zuzendariak apunteak eta ikasteko materiala blokeatu eta hauek gabe utzi baitzituen. Zorionez apunteak jasotzea lortu dute, baina egoerak negargarria izaten jarraitzen du.

Azaldu bezala, problematikarekiko pasibotasuna oso handia da, batez ere instituzioen partetik. Horri aterabide bat emateko, aspalditik ari gara borrokan Ikasle Presoen Sostengurako taldeok, Euskal Herriko Kanpus denetan antolatuta. Orain dela hilabete batzuk ikasle presoen aldeko taldeok batzen hasi ginen, maila nazionalean problematika hau lantzeko zeuden gabeziez jakitun. Ikasle presoen arazoei erantzun bateratu bat eman beharrak eta hauen izaera politikoa plazaratu eta aldarrikatzeak ezinbesteko garrantzia du gaur egungo testuinguruan. Irakasle zein unibertsitateko AZPko langileen jarduna, Unibertsitate berarena bezala, pasibotasunean oinarritzen da nagusiki: ez dute presio nahikorik egiten goi-organoetan, ez dute borondate politikorik. Berdina esan dezakegu irakaskuntzan antolatzen diren sindikatuen jarreraz, borondate politiko hutsalaz harago, ikasle mugimenduari laguntzea errefuxatu baitute azken hilabeteetan.

Ikasleen artean apunteak biltzen ditugu, hilabetero Azken Asteazkenak burutu, gaia sozializatzeko ekintzak egin eta egun puntualak lantzen ditugu. Ezinbestean, ikasle presoekin ere harremana mantentzen dugu, zuzenki, familiarren edo Etxeraten bidez. Gure lana funtsezkoa da ikasle presoek ikasleok egindako materiala eduki, babesa eta elkartasuna jaso, eta eurekiko jazarpenak salatu eta zabaltzeko.

Preso hauek jasaten ari diren baldintzak, ez dira mendeku hutsa; hauek hartutako hautu politikoaren ondorio zuzena dira. Beren militantzia politikoa jazartzeko eraso zuzena da, klase eta nazio zapalkuntzei aurre egiteko hartu duten erantzukizunagatik. Garai bereziak ditugu Euskal Herrian. Borroka armaturik gabeko garaia da egokitu zaiguna, eta garbi dago horrek baldintza aldaketa argi batzuk ekarri dituela gaur egungo testuinguru politikora. Euskal preso eta iheslari politikoen egoerak larria izaten jarraitzen du, eta Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoaren isladetako bat da. Sistema kapitalistan, burgesiak edozein motatako tresnak erabili izan ditu mugimendu iraultzaileak isilarazten saiatzeko eta praktika politikoa deusestatzeko, eta herri langilearen aurkako errepresio mota ezberdinak aurrera eramateko.

Ikasle presoen egoerari buelta emateko, eta hauen askatasuna ahalik eta azkarren lortzeko, beharrezkoa dugu denok elkarrekin lan egitea, langileetatik hasiz, irakasleetatik igaroz, eta ikasleriarengana iritsiz. “Denok eman behar dugu zerbait, gutxi batzuk dena eman ez dezaten” hori praktikara eraman behar dugu, ikasle presoek jasaten dituzten ikas baldintza negargarriak salatuz, eta helburu nagusia ondo markatuz, lehenbailehen, ikasle preso guztiak askatasunean egotea, gure artean, klasean. Eta eraikitzen ari garen proiektu estrategikoari, hots, Herri Unibertsitateari, euren ekarpena ere egitea.

Hau guztiagatik, ikasle presoen problematika mahai gainean jartzea dagokigu berriz ere, hezkuntza komunitatea ikasle presoen egoeraz ohartaraztea, eta ikasle presoen askatasunaren aldeko borrokara batu dadin lortu behar dugu.

Arazoa ikustarazteko eta batez ere, barruan daudenei elkartasuna eta babesa adierazteko, apirilaren 5 gauean, Osny aldera abiatuko gara ikasleok, gure klaseetan ez daudenei bisita egitera, eta beraien askatasuna exijitzera.

Gure artean behar ditugulako, gure herriaren borrokaren eredu direlako, eta batez ere, maite ditugulako. Apirilaren 6an, entzun dadin ozen Osny inguruan, ikasle presoak klasean nahi ditugula.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbidera

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Eguneraketa berriak daude