Ikasle Abertzaleen autonomiaren defentsan

  • Ikasle Abertzaleak taldeko hainbat militante ohik ondorengo irakurketa plazaratu dute ikasle antolakundeari babesa adierazteko.


2018ko martxoaren 26an - 15:52
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gaur hemen bildu garen pertsonak Ikasle Abertzaleak antolakundeko militante ohi batzuk gara, herri honen askapen nazional eta sozialean diardugun militanteak. Gure asmoa ez da ikasle ohi guztien izenean hitz egitea, ezta ikasle antolakundearen lana tutelatzea ere, egun Ikasle Abertzaleak osatzen duten militanteek heldutasun nahikoa baitute zer egin behar duten jakiteko. Hala ere, azken hilabeteetako zalapartatik sortu zaizkigun kezka batzuek batzera eraman gaituzte, hainbat hausnarketa burutzeko asmoz.

Zenbait sare sozialetan zein hedabideetan antolakundearen inguruko informazio desitsuratua zabaldu dela uste dugu, gaur egun ikasle antolakundeak praktikara eramaten duen jardunbidea zalantzan jarri nahian. Beste aldetik, zurrumurruz-zurrumurru zabaltzen doazen afirmazio batzuk sorpresaz harrapatu gaituzte, jakin gabe nondik eta ze asmorekin atera diren.

Ikasle Abertzaleak antolakundeak bere historian sei kongresu burutu ditu, baita hainbat bilgune nazional ere. Zuzendaritza politiko bat eta bere erabaki gune lokalak ere baditu.  Kongresu bakoitzean IAren helburu politikoak garatzen joan dira, horrela, helburu estrategikoak, estrategia eta taktika aldatuz. Euskal Eskola Nazionalaren kontzeptua 1988an eta 2018an berdina dela pentsatzea akatsa izango litzateke, eta bestela, dokumentu historikoak irakurtzea besterik ez dago. Aldi berean, garrantzitsua da gogoraraztea Ikasle Abertzaleakek independentziaren aldarria VI. kongresuan egiten duela lehen aldiz, 2012an Euskal Eskola Nazionala Euskal Estatu batean kokatuz lehenengoz. Ondoren etorri zen, 2014ean burututako Bilgune Nazionalean, Euskal Eskola Nazionala Euskal Herria sozialista eta feministan kokatzearen erabakia.

Ikasle Abertzaleak, bere jaiotzetik Euskal askapen nazional eta sozialean kokatu den hezkuntzako herri eragile autonomoa izan da. Bere burua herri mugimenduan kokatu izan du beti, eta bere autonomia osoz erabaki izan du zeintzuk izan diren bere bidelagunak Euskal Eskola Nazionala lortzeko bide horretan. Gure ustez, horrek eman dio Ikasle Antolakundeari gaur egun duen izaera irekia, eta etorkizunean hala izatea nahi baldin badugu, bere autonomia errespetuz mantentzea dagokigu. Historikoki Ikasle Antolakundearen barruan egon diren espresio militanteen arteko sintesia izan da antolakunde honek garatutako praktika eta diskurtso politikoa, eta modu berdinean ulertu behar dugu gaur egunean darabilena ere.

Kritika eta autokritika militante ororen betebeharra dugu, eta eztabaida zabaldu eta garatzeko baliagarria dela iruditzen zaigu, baina inolaz ere, jarrera paternalista batekin burutzen baldin bada. Berdintasunean militantetik militantera egiten den ariketa sano bat dela ulertzen dugu.

Bestalde, erabakiak hartzeari dagozkion formen inguruko eztabaida ere antolakunde bakoitzak bere barne arauen bitartez kudeatu beharreko gatazka dela uste dugu; inolaz ere eztabaida publikoaren bitartez, eduki politikoa baldintzatzeko arma gixa. Beraz, ikasle antolakundearen autonomia babestea ezinbestekoa izango da, bere garapen propioa askatasun osoz egin dezan.

Ikasle Abertzaleak militante eskola bat izan da 30 urtez eta hala izaten jarraitzea ezinbestekoa iruditzen zaigu, herri honen askapenaren garapenean. Hemen gauden militanteontzat hala izan da eta hala izatea gustatuko litzaiguke gure atzetik datozen militante berrientzat ere.

Hemen gauden militanteok ikasle antolakundearen jardunarekiko ikuspegi anitzak ditugu, hemen batzen gaituena Ikasle Abertzaleaken autonomiaren defentsa da. Zentzu horretan, dei egiten diegu:

  • Ikasle Abertzaleak bere egin duen militante orori Ikasle Abertzaleaken autonomia defendatzera.
  • Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozialei Ikasle Abertzaleaken jarduna errespetatu eta aintzat hartzera.
  • Euskal askapen nazional eta sozialarekin bat egiten duten pertsonei, zurrumurruetatik haratago, ikasle antolakundeak egiten duen praktika politikoan begirada jartzera, modu horretan egon daitezkeen intentzio txarrak alboratu ahal izateko.
  • Ikasle antolakundearen jarduerarekin bat egiten ez duten pertsona eta eragileei bere jarduna ez oztopatzera.
  • Azkenik, Ikasle Abertzaleaki, ikasle mugimenduaren erreferente izanik, independentzia, sozialismoa eta feminismoaren bidean Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntzan lanean jarraitzera, hori izango baita herri honi egin diezaiokeen ekarpenik handiena.

Gora Euskal Eskola Nazionala!

Gora Ikasle Mugimendua!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikasle Abertzaleak
2025-05-13 | Gedar
Polizia berriz sartu da Bilboko Unamuno ikastetxera, eta zazpi ikasle identifikatu ditu

Ikasle bati isuna ipini diote institutuan lan politikoa egiteagatik, eta hori salatzeko agerraldi bat egiten ari ziren bitartean, gazteen aurka jo du Ertzaintzak. Zazpi lagun identifikatu ditu.


2025-05-06 | Gedar
“Selektibitatea hezkuntzaren elitizazioan sakontzeko tresna da”, salatu du IAk

Elkarretaratzeak egingo dituzte selektibitateari eta Baxoari ezetz esateko. Gainera, apunte-banku bat eta klase partikularrak jarri dituzte martxan IAko kideek.


Milaka ikaslek Hego Euskal Herriko hiriburuetako kaleak hartu dituzte, IAk deitutako greban

Hezkuntza bi arazo handik zeharkatzen dutela adierazi dute IAk: "ideia erreakzionarioen" gorakadak eta "ikasleen egoeraren okertzeak". Mobilizazioaren deialdia hedatzeko, goizean errepide mozketak egin dituzte Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Bilbon, Euskal... [+]


2025-03-04 | Gedar
Bilbon eta Iruñean, hiru ikastetxetara sartu da Polizia

Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur, Ikasle Abertzaleak
“Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2024-10-31 | Leire Ibar
Ostegunetik igandera, Gazte Topagune Sozialista antolatu dute Altsasun

"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.


Hezkuntza sistema sozialista aldarrikatu dute ikasleek, martxoaren 20ko ikasle greban

Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]


Hezkuntza “pribatizaziotik” ateratzeko, borroka

Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]


Greba antolatu du martxoaren 13rako Ikasle Abertzaleak-ek

Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu dira Ikasle Abertzaleak-eko kideak martxoaren 13rako ikasle grebara deitzeko. “Azken hilabeteetan borroka prozesuak martxan jarri ditugu Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan eta, orain, pausu bat gehiago emateko unea dela uste... [+]


2023-09-19 | Gedar
‘Leioako 5en’ askatasuna exijitu dute Altsasun

Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]


2023-09-18 | Mikel Eizagirre
“Militantzia politikoaren zilegitasuna defendatu behar da, inolako baldintzarik gabe”

2016ko apirilean atxilotu zituzten Leioako 5ak, errepresioaren aurkako ikasle protesta batean. Zazpi urteren ostean izango da epaiketa, irailaren 27an, eta 39,5 urteko espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko kalteordainak eskatuko dizkiete. Epaiketaren atarian, haietako birekin... [+]


Ostegunean hasi eta larunbatean amaituko da Eskola Ibiltaria, Ikasle Abertzaleakek antolatuta

Aurtengo edizioan Eskoriatza, Aretxabaleta eta Aramaio igaroko dituzte. Tailerrak, bertso-saioak, hitzaldiak, kontzertuak, eta abar antolatu dituzte hiru egunez. “Hausnarketarako eta formakuntza politikorako espazioa” izatea dela helburua azaldu dute.


Urriaren 11tik 15era bitarte izango da Gazte Topagune Sozialista, Iruñerrian

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek antolatu dute topagune sozialista. "Sozialismoaren kultura politikoa jaso, sakondu eta hedatzeko alternatiba sozialista eraiki behar" dela azaldu dute.


Elkarretaratzeak egin dituzte selektibitatearen aurka Hego Euskal Herriko campusetan

Selektibitatea hezkuntzaren elitizazioan sakontzeko mekanismoa dela salatu du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Bitarteko gutxien dituzten ikasleen heziketa prozesuan oztopo bat gehiago dela azpimarratu dute.


Eguneraketa berriak daude