Igandeko lanari ezetz erran diote LAB sindikatuko kideek Hazparnen

  • "Igandeak pausa egunak dira, eta igandetan komertzio handiek itxirik behar dute izan". Lelo honekin, LAB sindikatuko 50 kide inguru elkarretaratu dira ekainaren 17 honetan Hazparneko Intermarché saltokiaren aitzinean.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 19an - 08:52
LABeko kideek Hazparnen egin protesta. (Argazkia: Euskal Irratiak)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Trakta banaketa egin dute erosleen artean, eta hiri barneko komertzio ttikiek jasaiten duen konkurentzia salatu, saltoki handien parean.

Igandetakoa lan bolondresa bada ere, nagusi ainitzek langileak behartzen dituztela lan egitera salatzen du sindikatu abertzaleak.

Hazparnek gainera badu berezitasun bat: Herriko etxeak ez zion baimenik eman Leclerc saltokiari igandetan irekitzeko, jadanik aski saltoki bazirelako igandetan irekiak.

Maider Voyer Hitta LAB sindikatuko permanentea:

Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Langile borroka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.