Igandean izanen da Nafarroaren Eguna Baigorrin

  • "Separatismorik ez! Nafarroa bat, eta bakarra!" goiburuarekin larunbatean ekinen diote festari.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko apirilaren 18an - 10:04
Antolatzaileen esanetan, gero eta ezagunagoa ari da bihurtzen Nafarroaren Eguna.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Igandean izanen da Nafarroaren Eguna Baigorrin. "Euskal herritar guztien jaia" izan nahi du urtero bezala. "Separatismorik ez! Nafarroa bat, eta bakarra" leloa izanen du eta larunbatean emanen diote hasiera festari kontzertu batekin. Manex Pagola konpositoreari omenaldia eginen diote.

"Gero eta ezagunagoa da jaia", nabarmendu dute antolatzaileek. Baigorriko Kulturaldia aurkeztu dute Amaia Castorenek, Basaizea elkarteko kideak, Antton Kurutxarri Etxauziako kideak, Sustrai Colinak, Laura Mintegik, Javier Yabenek, Josemari Esparzak eta Zuhaitz Gurrutxagak.

Euskaldunen artean erlazioak sendotzea eta Nafarroa bakarrean sentitzeko desioa helaraztea izanen da jaiaren xedeetako bat antolatzaileen esanetan.

Egitarau zabala

Larunbatean kontzertua izanen da Baigorrin Manex Pagolari omenaldia egiteko. 21:00etan izanen da herriko elizan. "Izaiteko Libre, Manex Pagolaren Oihartzunak" izena izanen du omenaldiak eta Juantxo Zeberio, Jagoba Astiazaran eta musika talde hainbatek hartuko dute parte: Aire Ahizpak, Amaia Riouspeyrous, Xendarineko Ahizpak, Erramun Martikorena, Asteazkenekoak eta Hertz Orkestrak.

Nafarroaren Egunean, hilaren 24an, txalapartariak, bertsolariak eta artisau azoka izanen dira goiz partean. Erraldoiak, dantzariak eta musikaria eguerditik aurrera izanen dira herrian. 14:30ean izanen da bazkari herrikoia.  

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Jai herrikoiak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...