Igandean hasiko dira aurtengo Maskaradak Muskildin

  • Urtarrilaren 7an hasiko dira Maskaradak Zuberoan. Aurten Muskildik antolatu eta eramango ditu herriz herri maskaradak, beraz, Muskildin izango dira lehen eta azken saioak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 03an - 12:02
Muskildiko maskaraden entsegua (argazkia: Eire Vila / Dantzan).

Emakumez osaturiko aitzindari taldeak abiatuko ditu 2018ko maskaradak. Datorren urtarrilaren 7an hasiko dira eta Muskildiko gazteek izango dute herriz herri maskaradak eramateko ardura. Guztira 16 agerraldi egingo dituzte Zuberoako herri desberdinetan ohikoa denez, herrian lehen eta azken agerraldian eginez. 1997 urtean eman zituzten maskaradak azkenekoz Muskildiko gazteek eta 2016eko Hur Xenda ikusgarria prestatu ondotik, maskaradak antolatzeko motibaturik ziren. Hegoaldean ere maskaradarik ematekotan dira baina oraindik ez dute ez toki edo datarik zehaztu.

Hemen duzue egutegia:

- Urtarrilak 7, igandea: Muskildi.

- Urtarrilak 14, igandea: Pagola.

- Urtarrilak 21, igandea: Atharratze.

- Urtarrilak 27, larunbata: Ainharbe.

- Otsailak 4, igandea: Lexantzü.

- Otsailak 11, igandea: Urdiñarbe.

- Otsailak 17, larunbata: Gamere.

- Otsailak 25, igandea: Eskiula.

- Martxoak 4, igandea: Altzürükü.

- Martxoak 10, larunbata: Idauze.

- Martxoak 18, igandea: Lakarri.

- Martxoak 24, larunbata: Maule.

- Apirilak 1, igandea: Barkoxe.

- Apirilak 8, igandea: Hoki.

- Apirilak 15, igandea: Larraine.

- Apirilak 22, igandea: Muskildi.

Lau hilabetean Zuberoako 15 herritan arituko dira maskaradak eskaintzen. Guztira 16 saio egingo dituzte, gehienak igandeetan izango dira, baina hiru herri larunbatean bisitatuko dituzte.

Dantza irakasleak Maitena Oihenart, Emilie Ourthe eta Remi Mugordoi izan dira. Hona 2018ko Muskildiko maskaradan parte hartuko duten arizaleen zerrenda:

- Txerreroa: Lorea Mainhaguet.

- Gatüzainak: Klara Borthaire eta Elena Mainhaguet.   

- Kantiniersa: Maialen Urrutiager.   

- Zamalzainak: Caroline Miramont eta Maitena Oihenart.   

- Entseniaria: Aña Eiherrabaren.   

- Jauna: Jean Marc Cachenaut.   

- Anderea: Juana Jauregui.   

- Laboraria: Johañe Caset.   

- Laboraixa: Ximena Aguergarai.   

- Marexalak: Maddalen Sallaberenborde, Kattin Barreix, Maiana Uhalt eta Elisa Borthaire.   

- Kukulleroak: Txomin Sallaberenborde, Pette Gastellusari, Eloixa Barreix eta Johañe Aguergarai.   

- Kerestuak: Allande Oihenart eta Allande Barreix.   

- Xorrotxak: Emilie Ourthe eta Xabi Elgart.   

- Buhame jauna: Gilen Aguergarai.   

- Buhameak: Joana Aguergarai, Kattalin Eiherrabaren, Nicolas Berçaits, Maddalen Burcudoi, Damien Ourthe eta Bixintxo Fidelle.   

- Kabana: Guillaume Burcudoi.   

- Pitxu: Iban Etchegoinberri.   

- Kauterak: Allande Barreix, Allande Oihenart eta Xabi Elgart.   

- Bedeziak: Remi Mugordoi.   

- Musikariak: Herve Uhaldeborde, Celine Otatchegui, Bernuet Agor, Pette Jaragoihen eta Pette Ligueix.   

- Dantza irakasleak: Maitena Oihenart, Emilie Ourthe eta Remi Mugordoi.

Albiste hau Dantzan.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Maskarada
2023-12-01 | Euskal Irratiak
Maskarada bueltan da Pagolan ehun urteren ondotik

Xiberoa eta Baxe Nafarroa artetik jalgiko da aurten maskarada. Ehun urteko etenaldiaren ondotik, xiberotar usaia berreskuratuko dute aurten Pagolako gazteek.


2023-01-19 | Lide Iraola
Ez da buhamerik izango maskaradetan aurrerantzean, arrazakerian oinarrituta zegoelako

Hasi dira maskaradak Zuberoan, urteroko tradizioari jarraiki. Alabaina, tradizioak aldatu daitezkeela erakutsi dute aurten Maulen: lehen aldiz, ez da buhamerik izango. Pertsonaia horiek ijitoak ziren, eta estereotipoetatik eta arrazakeriaz antzezten zirela salatu izan dute... [+]


2022-12-16 | dantzan.eus
Zuberoako Maskaradak 2023 egutegia

Urtarrilaren 15ean hasi eta apirilaren 22an bukatuko dira 2023ko maskaradak, Maule-Lextarreko gazteek emanak. Guztira hamabost emanaldi lotu dituzte. Lau hilabetean zehar, asteburuz asteburu, Zuberoako hamahiru herri bisitatuko dituzte hiriburuko gazteek. Ohi den legez, lehen... [+]


Eguneraketa berriak daude