Idoia Mendizabal ordiziarra eta haren semea Picassent-eko (Valentzia) espetxean daude, baina haurrak hiru urte bete ditu, eta legeak dio espetxetik atera behar dela eta gurasoengandik banandu. Sakabanaketaren ondorioz, haurrak familiarenganako haustura jasango duela adierazi du Sarek.
Orain arte ama eta semea uneoro elkarrekin egoten ziren Picassent-eko amen moduluan, eta astean bizpahiru alditan aitarekin bisita izateko aukera zuten. Espainiako Estatuko Espetxe Lege Orokorraren 38. artikuluak dio preso amak haurra berarekin eduki ahal duela espetxe barruan, hark hiru urte bete arte. Une horretatik aurrera, kanpoan dauden senideekin utzi behar du.
Sarek azaldu duenez, Mendizabal eta haren bikotekidea Euskal Herritik 600 kilometrora daude preso. Errepidearen arriskuak pairatzeaz gain, haurrak hiru urtean izandako erreferente bakarra galduko duela eta haustura afektiboak kalteak eragingo dizkiola salatu dute.
Mendizabal eta haren bikotekidea Euskal Herriko kartzela batera ekartzeko eskatu du Sarek, semearen eta gurasoen eskubidea dela eta “humanoa, oinarrizkoa eta ezinbestekoa” dela argudiatuta.
Egoera salatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Ekainaren 3an ‘Salatzen dut eguna’ egingo dute Ordizian, eta aurretik, ekainaren 1ean, Motxilaren umea film pedagogikoa aurkeztuko dute.
Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]
“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.
Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.
Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]
Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]