Ibon Ajuariagojeaskoak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa

  • Durangoko San Agustin Kultur Gunean jokatu da kanporaketa; finalaurrekoetarako txartela lortu du gernikarrak.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2021eko urriaren 04an - 10:17
Azken eguneraketa: 12:18
Argazkia: bertsozale.eus.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bertsozalez bete da gaur (urriak 3) Durangoko San Agustin kulturgunea Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa ikustera. Gaurko sei protagonistak, hauek izan dira:

Ander Elortegi Garatea

Asier Galarza Garai

Beñat Bilbao Landa

Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia

Inazio Vidal Gurrutxaga

Iruri Altzerreka Martinez

Lan puntuagarri guztiak egin ostean Ibon Ajuriagojeaskoa izan da puntu gehien batu dituena, 479 puntu. Beraz, Etxebarriako finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 21ean. Horrela geratu dira gainontzeko puntuazioak:

Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia...479

Ander Elortegi Garatea……...........477,5

Asier Galarza Garai………….........451

Iruri Altzerreka Martinez.................433,5

Inazio Vidal Gurrutxaga..................421

Beñat Bilbao Landa.......................398,5

Saioan Leire Garatxena Larrabe izan da gai-jartzailea. Epaimahaia Ainhoa Arregi Elosuak, Garazi Mendoza Agirrek, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Jurgi Fuentes Goikoetxeak, Leire Etxebarria Gazteluk eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatu dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.


Eguneraketa berriak daude