Ibero, Nafarroan iraun duen Erdi Aroko industrigune bakarra auzolanean zainduko dute

  • XIV. mendetik zutik zegoen Iberoko dorreak kolpe itzela hartu zuen 2006tik 2009ra bitartean, teilatua gainera erori zitzaionean. Goizueta eta Leitza artean dagoen monumentu multzoaren zati ikusgarriena da agian dorrea, baina horrez gain burdinola, zubia eta baserria baditu Iberok, Nafarroan iraun duen Erdi Aroko industrigune bakarra da.


2018ko maiatzaren 24an - 17:28
Iberoko dorrea zaharberritze lanetan dago momentu honetan (arg.: Nafarroako Gobernua)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

2011 Leitzako Udalak eraikinak eta lurzoruak erosi zituen, egoera tamalgarriari buelta eman nahian eta orain Nafarroako Gobernuak eta Goizueta eta Leitzako udalek sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker zaharberritzen ari dira. Dorreko lanak 2017an hasi zituzten eta burdinolaren aurriak berreskuratzeko “lehen urrats” gisa daukate hori. 

Asteazkenean sinatu zuten hitzarmena erakunde publikoetako ordezkariek, eta horren bidez Nafarroako Gobernuak beregain hartuko ditu dorrea eta zubia zaharberritzeko lanak; 600.000 euro inguruko aurrekontua du horretarako. Goizuetako eta Leitzako udalek, aldiz, ondare multzorako sarbideak eta aparkalekuak atondu, ibilbideak markatu, baserria txukundu eta eraikinak zaintzeko eta ezagutzera emateko ardura hartuko dute besteak beste, herritarren arteko auzolanaren bidez, “komunitatea eta lurraldea ondare kulturalaren biziberritze eta zabalkundean uztartzeko asmoz”.

Iberoko industrigunearen bereizgarria da toki oso txikian hainbat eraikin esanguratsu biltzen dituela. Dorrea, Karlos II.a Evreuxkoaren erregealdian (1349-1387) eraiki zen, Gaztelarekin mugan egonagatik Nafarroako Erreinuak jasaten zituen erasoengandik babesteko. Hamar metroko altuera du, baina jatorriz oraindik garaiagoa zela pentsatzen da; baleztariek erabiltzen zituzten gezi-arkuak eta kare-harrizko dobelez osaturiko erdi-puntuko arkua mantendu ditu, besteak beste.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ondare arkitektonikoa
2024ko urriaren 10
Eneko Tuduri Zubillaga, doktorea Artearen Historian
"Donostiako ondarearen suntsiketa sistematikoa da"

2023ko abenduaren 22
Lurraldea eta arkitektura
Baserriak

2023ko maiatzaren 3
Lurraldea eta arkitektura
Hondarribiko baserria

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!