“Espazio guttiagorekin, zuen herrialdeak berdin-berdin presente izanen dira gurean!” erran digute. Hedabideetan, batez ere prentsa idatzian eta telebista publikoetan krisia dela kausa, iragarkiak ttipitzen direlako, informazio kontsumoa aldatzen delako, neurriak hartu behar dira. Eta noski, edonon, goiz ala berant, kazetarien eta teknikarien kopuruen murrizketei buruzko zurrumurruak hedatzen dira kasu “hoberenetan”. Aipatzen dira, hasiera batean behintzat, erredakzioetatik borondatezko abiatze plan sozialak. Eta epe motzetan, kobertura mediatikoen “arintzea” proposatzen da ere bai.
Interesgarria da urriaren 14ko El Paisen, irakurleen arartekoaren artikulua. Galiziari buruzko ordura arte eskaintzen zen eguneroko koadernoaren desagerpenaren inguruan sorturiko irakurleen kezkak aipatzen ditu, orain eskatzen diren bi orrialdeen truke. Lasai izan daitezen galiziarrak! “Irakurleekiko egunkariaren konpromisoa ez da aldatzen. Tratamendu editoriala ttipiagoa izanen da, baina Galizian, gure lanaren espiritua mantenduko dugu” dio arartekoak.
Bada, hau irakurri eta, France 3ko zuzendariek El Paiseko management eskola berdina egin dutela pentsatu dut. Ezen, gurean, Omiasaindu eta Eguberriko oporren kari, frantses kate publiko erregionalaren “Hego mendebaldea” deitu eremuan, France 3 Euskal Herri bezalako beste hamabi albistegi lokalak suspendituko baitituzte.
Krisia! Baina lasai! Akitanian, bertako herrialdetxoak (Biarno, Ipar Euskal Herria, Perigords) ez omen dira entzule-ikusleen egunerokotik desagertuko! Bordeleko berri sailetan ikuspenik izango dute! Hau da, Parisko zuzendaritzatik oso kezkatuta dauden zinegotziei (senatari, diputatu, kontseilu orokor, auzapez...) eman izan zaien erantzuna.
El Paisenaren antzekoa! Ipar Euskal Herriko eskuinetik ezkerrera, zentristak, berdeak eta abertzaleak barne, eremu politiko nolaz sindikatu eta mugimendu herrikoien sostengu zabala adierazia izan arren, ezer ez dute aldatuko: hiru asteotan bertako informatiboak etengo dira. Informazioak oporretan izango dira! Hau notizia! Eta ororen buru, berzentralizazio prozesu bat sumatzen da. Periferien baztertzea. Hau ez bada, zergatik bertako albistegiak kaltetu? Nola erran daiteke herrialdeekiko konpromisoa atxikitzen dela baldin eta eguneroko zazpi minutu eta 40 segundoetako albistegi laburra 90 segundoetako erreportaje batez trukatzen bada? Bertako hizkuntzen presentzia ttipia erregio mailan (albistegi lokaletan ez bezala) ziurtatzen ez delarik?
Eta zer izango da hurrengo helmuga? Kale gorria?!
Bordeleko Errektorearekin hitzartu du "behin-behineko" akordioa Seaskak. Horrez gain, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin hitzarmena sinatzeko negoziaketak abiatuko dituzte hurrengo astean. Azterketak euskaraz egiteko aukera... [+]
Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.
Maiatzaren 16tik 18ra EH Bizirik sareak deituta kanpaldia egin berri dute Uribarri Jauregin. Hainbat ekintza, hitzaldi eta tailer egin zituzten bertan. Besteak beste, Lemoizko zentral nuklearraren, Pasaiako superportuaren eta Olaztiko erraustegiaren aurkako borroketan ibilitako... [+]
Lizarra-Garaziko akordioan hartu zuen parte, Abertzaleen Batasunaren ordezkari gisa. Alderdi horretako bozeramaile izan zen. Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu zen 1988an, 1993an, 1995ean eta 1997an. Azken hamar urteotan Hendaiako auzapezorde izan da.
Dantza, xake edo kirol topaketak egiten diren bezalaxe, literatura gustuko duten haur eta gazteek ere zaletasuna partekatu, elkar ezagutu eta egunpasa ludikoa egiteko aukera izango dute, datorren igandean. Ikasturtean zehar elkarri gutunak idazten aritu diren 130 gaztetxo... [+]
2009an sortua, euskal sukaldaritza tradizionala sustatzea du helburu Ja(ki)tea elkarteak, abeltzain, laborari edota arrantzaleen jarduna nabarmentzearekin bat. Hamaika modura egin dakieke aitortza, eta oraingoan liburu berria plazaratuta azaldu die elkarteak esker ona,... [+]
Aroztegiko epaiketaren akusazioen –fiskaltza eta akusazio partikularra– idazkiak irakurrita, pentsatzekoa zen epaiketan aterako zituztela froga argiagorik, horrekin bakarrik talde kriminalaren akusazioa oso larria baitzen. Ez ba, bost eguneko epaiketa zuzenean... [+]
Erresuma Batuko ika-mika parlamentarioaren mamia zen Keir Starmerren gobernuak, azkenean, sinatu duela Maurizioko Errepublikarekin Txagos uhartediaren subiranotasuna hari aitortzen dion tratua. Hori bai, bertan AEBek (Erresuma Batuaren presentzia hutsaren hurrengoa baita) duten... [+]
ELA sindikatuak salaketa penala aurkeztu du Amurrioko Instrukzio Epaitegian Guardian Europako lehendakariordearen eta gai juridikoetako arduradunaren aurka, Autoglas-Glavista enpresan izandako gertakariengatik.
Getxoko EH Bilduk jakitera eman duenez, Udalak isun ekonomikoa ezarri dio, 2024ko azaroaren 29an, Palestinar Herriarekiko Elkartasunerako Nazioarteko Egunean, Villamonteko eskaileretan Palestinaren bandera marrazteagatik. Udal-zerbitzuek horma-irudia egin eta hiru egunera... [+]
Bederatzi familia etxegabetzeko prozedura judizialak abiatu ditu Pasaiako Portuak, eta bost familiaren aurkako epaiketari ekingo diote ekainaren 30ean, Donostian. Kaleratzeak geldi ditzatela eta bizilagun guztiei bizitoki alternatiba bat berma diezaietela exijitu du Euskal... [+]
Foruzaingoaren esanetan, ezbeharra gertatu den lekuan bertan hil da 50 urteko langilea. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, urte honetan dagoeneko 21 langile hil dira beharrean ari zirela.
Ikas-egoera, Wikipediaren arabera, hezkuntzari lotutako ingurune batean egiten den baliabide eta jarduera didaktiko antolatuen bidez egiten den ekimen pedagogikoa da. Eta hain zuzen ere, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE), euskarazko Wikipediaren sustatzaileak,... [+]