Hurrengo Eurovision jaialdia Israelen izanez gero boikot egiteko eskatu dute 140 musikarik

  • “Palestinarrek askatasuna eta justizia izan arte, ez litzateke Israelera nazioarteko negoziorik eraman behar” diote manifestu batean 140 artistek. Aurtengo edizioa israeldar batek irabazi zuenez, oso posible da datorren urtekoa bertan izatea.


2018ko abenduaren 06an - 12:38

“Israelek palestinarren eskubideak urratu eta zapaltzen ditu; ez da zilegi jaialdia horra eramatea”, adierazi dute. “Banaketarik gabeko” herrialde batean egitea eskatu dute, eta eskubideak errespetatzen eta justizia betetzen ez den herrialde bat ez dela banaketarik gabekoa.

Gogorarazi dute aurtengo maiatzaren 14an, Netta Barzilai israeldarrak Eurovision jaialdia irabazi eta biharamunean, Isralego Estatuak 62 palestinar hil zituela Gazan. Horietatik sei haurrak, eta ehunka zauritu. Horregatik, Eurovisionen 2019. urteko edizioa eskubide “justuagoak” dituen herrialde batera mugitzea eskatu dute.

Nazioarteko 140 musikarik eta artista ezberdinek sinatu dute manifestua. Tartean Fermin Muguruza abeslariak, Itaca Band eta Lluis Llach abeslari katalanek, eta Espainiar Estatuko beste hainbat musikari eta taldeek: Riot Propaganda, Kase.O, Tremenda Jauria, Zoo, Smoking Souls eta Mafalda, besteak beste. Frantziar Estatuko askok ere sinatu dute: Gérard Morel, Eyal Sivan, Francesca Solleville, Tardi, Elli Medeiros eta beste hainbatek.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Israeli boikota
EHUk Zibersegurtasun Katedra sortu du Israelgo unibertsitate bat erreferentzia hartuta

Proiektuaren memorian, nazioarteko erakunde laguntzaileak daude, eta horien artean Tel Aviveko unibertsitatea nabarmentzen da "erreferentzia" gisa. El Saltok lortu duen dokumentazioaren arabera, gobernu sionistak Gazan genozidioa hasi eta egun gutxira onartu zen... [+]


2024-02-29 | Axier Lopez
EHUko Klaustroaren gehiengoak eskatu du unibertsitateak Israelekin duen harreman oro eteteko

EHUko hainbat klaustrokide, irakasle-ikertzaile, ikasle zein TEKAZEL kolektiboaren langileek sustatu dute ekimena. EHUko kideen ordezkaritza organo gorenean parte hartzen duten 240 kideen artean, gehiengoaren babesa lortu dute.


Israeli boikota eskatzeko, Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzara kateatu dira BDZko kideak Iruñean

Nafarroako BDZtako bi kide kateatu dira Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzara, Iruñeko Merindadeen plazan 11:30ean. Beste 30en bat lagunek lagundu dituzte kateatuak Israeli boikota eta harekiko harreman diplomatikoak apur ditzaten eskatzeko ekimenean.


Genozidioa gelditzeko, BDZ eta gehiago

Nazioarteko Justizia Auzitegiak erabaki historikoa hartu berri du genozidioari buruzko konbentzioan, eta Hegoafrikaren salaketaren onargarritasuna berretsi. "Israelek Gazan herri palestinarraren aurkako ekintza genozidak egin ditu, egiten ari da eta egiten jarraitzeko... [+]


2024-02-02 | Axier Lopez
Genozidioa eta sionismoa ez dituztela zurituko erakutsi diote Maccabi taldeari Gasteizen

Gasteizko Baskonia taldeko jarraitzaile eta ikusle askok bat egin du Israeli Boikot ekimenak eta Indar Baskoniak antolatutako protestarekin: Tel Aviveko Maccabi eta Saski Baskoniaren arteko partidura bost minutu berandu sartu dira, eta partida osoan Palestinako banderak erakutsi... [+]


Eguneraketa berriak daude