Huelvako espetxeko bost euskal presoak isolamendutik atera dituzte

  • Espetxe hartan diren bost presoak isolamendu moduluetatik atera dituzte, Etxerat elkarteak adierazi duenez. Urratsa modu positiboan baloratu du presoen senideen elkarteak, baina haien eskubideen gauzatzean oraindik bide handia dagoela iritziz.


2020ko azaroaren 13an - 17:32
Arg.: Dani Blanco

Duela gutxi Estremera (Madril), Kordoba eta Sevillako espetxetan dauden presoak ere isolamendu-modulutik atera dituzte. Horrela, bada, gaur egun isolatuta geratzen den euskal preso bakarra Soto del Realeko espetxean dagoen Jurdan Martitegi da. Etxeratek berau ere isolamendutik ateratzeko eskatu du. Halaber, hurrengo urratsa preso guztiak bigarren gradura pasatzea eskatu du. Gradu horretan egotea ezinbestekoa da espetxe-onurak izateko.

Senideen elkarteak modu positiboan baloratu ditu azken hilabeteetan ematen ari presoen hurbilketak, baina ez dela nahikoa azpimarratu du, gutxi batzuk (hamabost bat) direla Euskal Herriko espetxeetan eta hori dela hurrengo urratsa, bertako kartzeletara ekartzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude