Espetxe hartan diren bost presoak isolamendu moduluetatik atera dituzte, Etxerat elkarteak adierazi duenez. Urratsa modu positiboan baloratu du presoen senideen elkarteak, baina haien eskubideen gauzatzean oraindik bide handia dagoela iritziz.
Duela gutxi Estremera (Madril), Kordoba eta Sevillako espetxetan dauden presoak ere isolamendu-modulutik atera dituzte. Horrela, bada, gaur egun isolatuta geratzen den euskal preso bakarra Soto del Realeko espetxean dagoen Jurdan Martitegi da. Etxeratek berau ere isolamendutik ateratzeko eskatu du. Halaber, hurrengo urratsa preso guztiak bigarren gradura pasatzea eskatu du. Gradu horretan egotea ezinbestekoa da espetxe-onurak izateko.
Senideen elkarteak modu positiboan baloratu ditu azken hilabeteetan ematen ari presoen hurbilketak, baina ez dela nahikoa azpimarratu du, gutxi batzuk (hamabost bat) direla Euskal Herriko espetxeetan eta hori dela hurrengo urratsa, bertako kartzeletara ekartzea.