Arrautzak, ke-potoak, eta identifikazioak izan ziren ostiralean Bartzelonako Poble Nou auzoko bizilagunek bi hotelen eraikuntzaren kontra egin zuten manifestazioan. Ez da lehen aldia; kontrara, geroz eta gehiago errepikatzen ari den irudia da.
Ens Plantem plataformak deituta egin dute manifestazioa, eta salatu dute presio turistikoaren eraginez alokairuen prezioak oso garestiak direla eta bizilagunak kanporatzen ari direla, El Periodico-k eman duen albistearen arabera. Gainera, 600 pertsonarentzako lekua izango duten hotelen eraikuntzak pitzadurak eragin ditu inguruko eraikinetan.
Manifestazioan zehar arrautzak eta pinturaz betetako globoak bota zituzten hotelen fatxadetara, eta ke-potoak jarri zituzten sarreretan. Gainera, manifestazioa hotelak eraikitzen ari diren orubeetara joan zen eta okupatu egin zituzten sinbolikoki. Manifestazioaren amaieran, Mossoek manifestariak jarraitu eta zortzi pertsona identifikatu zituzten, Ens Plantemen oharraren arabera. Hona manifestazioaren eta osteko argazki batzuk:
#ENSPLANTEM pic.twitter.com/AFZcfpSWq4
— Arran del Poblenou🗝 (@ArranP9) 2017(e)ko maiatzak 5
Alerta! Els Mossos d'Esquadra ocupen els carrers del Poblenou al final de la manifestació #EnsPlantem! Pujades amb Rambla. pic.twitter.com/eLKvhhX7B0
— CUP Sant Martí (@CUPSantMarti) 2017(e)ko maiatzak 5
Ez da lehen aldia bizilagunen eta hotelen arteko liskarrak sortzen direla Bartzelonan, El Periodico-k dioenez. Gracia auzoan dagoen hotel batek "erasoak" salatu ditu. Abendutik hona erakusleihoak eta sarrerako altzariak hautsi dizkiote, eta hainbatetan pintura bota eta pintaketak egin dizkiote.
Maiatzaren 1eko manifestazioetan ere, hotelak manifestarien helburu izan ziren, ondorengo irudietan ikus daitekeenez:
.@endavantcv @endavantsants @endavanteix @Endavant_OSAN @Arran_jovent @EndavantP9Clot @EndavantGracia @ArranBarcelona @cos_bcn @LasKellysBCN @ccoocatalunya @ugtcatalunya @bcn_ajuntament @AsLLibVallcarca @ALLibGracia @ALlibertariaUAB Fora especuladors dels nostres barris.
Els carrers seran sempre nostres.#bcnexplota pic.twitter.com/39lrcao7C5
— Endavant Barcelonès (@Endavant_Bcn) 2017(e)ko maiatzak 1
Tokiko EH Bilduk deitoratu du Bilboko Portu Agintaritzak hotel bat egin gura duela Getxoko Kirol Portuan. Udal taldearen esanetan, lau izarreko, 190 logelako eta 26 metroko altuerako eraikina gurutza-ontzien turismoa bultzatzeko estrategiaren parte da, eta, horregatik, proiektua... [+]
Bilboko Portu Agintaritzaren datuen arabera, abendurako Getxora 150.000 turista lehorreratuta izango dira, 90 itsasontzitan. Gehiengoa britainiarrak, estatubatuarrak eta alemaniarrak. Azkenak, irudikoak, 16 autobus bete turista jaurti zituen Eskuinaldeko hirira, handik Bilbora... [+]
"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]
Reggaetonarekin eta antzekoekin, musika estilo bat ez ezik, Puerto Ricok beste ideia bat zabaldu du mundu osora: turistifikazioaren eta iragan kolonialaren artean dagoen lotura estua. Milioika jarraitzaile dituen Bad Bunny artista da mezu horren bozgorailu. Azken diskoan Jorell... [+]
Mingainari kosk txikia eginda joan ginen oporretan Kanarietako Lanzarote irlara. Maiatzaren erdian, turista asko-askorik topatuko ez genuela jakinda, prezio guztiak ere merkeago, eta hara eta hona mugitzeko lasaitasun gehiago. Espero bezalaxe izan zen. “Esperientzia”... [+]
Ekimen honekin tonu alai eta ironikoan salatu nahi dute aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek "gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten" dituela.
Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]
Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera ere... [+]
Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]
Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.
Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.
Bilboko Udalak ez du lizentzia berririk emango, hirigintza planean etxebizitza turistikoen figura arautu bitartean. "Kautelaz" jokatzea erabaki du Juan Mari Aburtoren udal gobernuak, baina gehienez ere urtebeteko epea eman dio debekuari.