Horrela txalotu du Argentinako apaiz batek abortuaren legalizazioaren aldeko politikari baten heriotza: “Jainkoak bizitza abortatu dio”

  • Argentinako Villa Mercedes hiriko alkateorde Veronica Bailone asteazkenean hil da, biriketako minbiziak jota. Egun berean Juan Maria Casamayor apaizak honakoa idatzi du Facebooken: "Abortuaren alde zegoen, Jainkoak kasu egin eta bizitza abortatu dio".


2020ko irailaren 4an - 12:37
Juan Casamayor Union herriko apaiza
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Pasa den urtean hartu zuen udal-kargua Veronica Bailonek eta handik gutxita diaknostikatu zioten biriketako minbizia. Asteazkenean hil da. Aurretik hainbat borroka sozialetan aritutakoa zen Bailone, tartean Argentinan azken urteotan indar handia hartu duen abortuaren eskubidearen alde. Askotarikoak izan dira mugimendu feministak aldarrikapen horren aurrean aurkitu dituzten oztopoak eta kritikak, eta horien buru Eliza Katolikoa izan da.

Emakumeen gorputzaren aurkako 'gurutzada' ideologiko horren azken pasarteetako bat da hau. Villa Mercedeseko alkateordearen heriotza jakitera eman duten egunean, Juan Maríaa Casamayor apaizak, bere izen eta abizenez, iruzkina argitaratu zuen Unión herriko –hango apaiza da– Facebook kontu ofizialean, Bailonen heriotzagatik atsekabea adierazteko idazki batean. Ondokoa adierazi zuen hitzez hiz: "Bera abortuaren alde zegoen, eta Jainkoak kasu egin eta bizitza abortatu dio".

Casamayorren iruzkina, ondoren, ezabatu zuten, Unión herriko alkate Marcos Gabriel Espositoren aginduz. Bestalde, Gabriel Barba San Luiseko gotzainak komunikatu kritikoa zabaldu zuen, eta Casamayorri eskatu zion publikoki barkamena eskatzeko, zoritxarreko iruzkinagatik
Veronica Bailone ekitaldi batean.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abortu eskubidea
Eguneraketa berriak daude