Horrela kentzen die etxea herritarrei Madrilgo Udalak

  •  

     

    Atzo, irailaren 25ean, Espainiako Poliziaren ehun bat kidek Madrilgo enpresa publiko bati dagokion etxe bat familia bati kentzeko agindua bete zuten. Etxe horretan Isabel Rodriguez bizi zen bere guraso, senarra eta 8 urteko alabarekin. Periodismo Humano webguneak egindako bideo-erreportaje honetan ikusten ditugu etxegabetze prozesuaren bi aldeak. Batetik, poliziak darabilen indarra eta sentiberatasun eza; bestetik, inguruko auzotarrek familiari eskainitako babesa eta erresistentzia.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Iruñean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


2024-02-13 | ARGIA
Hamabi familia etxetik bota nahi dituzte Pasaian, trenbide zati bat egiteko

Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.


Bilboko etxegabetzearen aurka protestan ari direnen kontra oldartu da Ertzaintza

Ostiral goizerako zegoen ezarrita etxegabetzea eta horren kontrako protestara dei egin du Bilboko Etxebizitza Sindikatuak. Protestan ari direnen aurka oldartu da birritan Ertzaintza, eta dagoeneko pertsona bat atxilotu du, Gedar-ek jaso duenez. Etxegabetzea burutu dute.


Eguneraketa berriak daude