Hondarribiko Alardearen auzia konpontzeko prozesua gelditua dela salatu dute

  • Jaizkibel konpainiaren ustez, aurten baldintza guztiak zeuden eztabaida modu lasaian egiteko. Hondarribiko herriko etxeak, eztabaida prozesua gelditua dela onartu du. Txomin Sagarzazu Hondarribiko auzapezaren esanetan, elkarrizketak bertan behera gelditu dira osasun krisiarengatik. Hala ere eztabaida prozesua berriz martxan jartzeko borondetea dagoela azpimarratu du. Oposizioko udal taldeek berriz, eragileen arteko elkarrizketa abiatzeko baldintzak daudela gogoratu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urtarrilaren 08an - 09:43
Argazkia: EFE
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondarribiko alardea
Eguneraketa berriak daude