Hondakinen produkzioa %70 haziko da hogeita hamar urtetan

  • Munduko Bankuaren informe batek jakinarazi duenez “neurririk hartu ezean, 3.400 milioi hondakin tona pilatu daitezke hogeita hamar urte baino lehenago”. Hondakin guztietatik %12a plastikoa da, berau da arazo gehien sortzen duena, batez ere, ekosisteman.


2018ko irailaren 28an - 09:53
Zaborra kudeaketa gaizki egiten dela salatu dute

Mundu Bankuko garapen iraunkorreko presidenteordea da Laura Tuck eta dionez, hondakin gehienak zabortegietan bukatzen dute: “Zaborraren kudeaketa txar honek ondorioak eragiten ditu osasunean eta klima aldaketan, besteak beste”.

Informearen arabera, kudeaketa ondo egiteak ekonomia zirkularra ahalbidetzen du, eta horrela, produktuak berrerabiltzen dira. Elikagai zaborra gutxiagotzen hezkuntzaren bidez ikasi behar dela dio eta plastikoaren kontsumoa jaisteko presioa egin behar duela gizarteak hondakinen sortzaileen aurrean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


Espainiako Estatuan inoiz baino ur gehiago botilaratu da, eta behera egin du Hego Euskal Herrian

2022an errekor historikoa hautsi zen Espainiako Estatuan, ia 8.700 milioi litro ontziratu baitziren, Geologia eta Meatzaritza Institutuaren estatistikaren arabera. Aurreko urtean baino 580 milioi gehiago dira horiek, eta 2019an ezarritako mugarria baino % 4,8 gehiago.


Plastiko-fabrikatzaileek iruzur egin dutela erakusten du txosten batek

Sektoreko enpresek hamarkadak daramatzate praktika sustatzen, nahiz eta ebidentziak izan ez dela bideragarria, Center for Climate Integrity-ren ikerketa baten arabera.


Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


Eguneraketa berriak daude