Hondakin toxikoak modu irregularrean gordetzen zituen Guadalajaran erretako fabrikak

  • Abuztuaren 26an hasi zen sutea hondakin toxikoen birziklatze-planta batean Chiloechesen, Guadalajaran (Gaztela-Mantxa, Espainia). Ez zuten lanean aritzeko baimenik 2015eko urriaz geroztik, baina fabrikak martxan jarraitu zuen Udalak urte honetako ekainean itxi zuen arte. Hainbat erakunde ekologistak salatu dute isuritako hondakinek Henares ibaia kutsatu dutela.


2016ko abuztuaren 31n - 12:39
Erakunde ekologistek salatu dute ehunka arrain hilik agertu direla Henares ibaian, Madrilgo Erkidegoko Alcalá de Henares udalerrian. (Argazkia: Ecologistas Madrid)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hondakin toxikoak (pintura, disolbatzailea, olioa…) eraikuntzako obra-hondakinekin nahasten zituen Chiloecheseko KUK Medio Ambiente S.L. enpresak. Horrela, obretako zabortegietara eraman ahal zituzten hondakinak eta merkeagoa zen hori hondakin toxikoak lantzea baino.

20.000 tona zabor zeuden lantegian sutea hasi zenean eta argitzeke dago zerk abiarazi zuen sua. Larunbatean egoera kontrolpean zegoen baina suteak oraindik jarraitzen du eraikinaren barruan.

Kutsadura Henares ibaian

Erakunde ekologistek salatu dute ehunka arrain hilik agertu direla Henares ibaian, Madrilgo Erkidegoko Alcalá de Henares udalerrian. Disolbatzaile usaina dagoela azaldu dute eta sutearengatik hondakinak ibaira isuri diren susmoa dutela.

Osasun arazoak ere azaleratu dituzte ARBA, El Soto, Ekologistak Martxan, GRAMA eta Jarama Bizirik erakundeek, ibaiko ura erabiltzen baita eskualdeko ehunka hektarea ureztatzeko. UME Larrialdietako Unitate Militarrak ibaian jarritako langa kontraesankortzat jo dute, kutsatzaileak ibaira iritsi ez direla esan baitu UMEk berak.

Uraren kalitateaz arduratzen den Tajoko Hidrografia Konfederazioak uraren azterketarik egin ez izana salatu dute ekologistek eta informazio eguneratua bidaltzeko eskatu diote. Sutearen ondorioen inguruko ikerketa abian jartzeko ere eskatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
2025eko irailaren 3
Plastikoaren birziklapenaren iruzurra
Industria petrokimikoaren 'gerrillariak' Genevan

Eguneraketa berriak daude