Homo betaurrekoak


2022ko ekainaren 14an - 07:04
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Betaurreko marka hau gizakiak bakarrik darabil. Gizakiak aspalditik jantziak dituenak, eta oso gutxi dira betaurrekoak kendu eta ikusteko beste begirada bat lortu dutenak. Beraz, ez dira norberak nahi duenean, hain errez kendu eta jarri egiten diren horietakoak.

Duela hamar/hamabi mila urte sortu zituzten betaurrekoak, neolito garaian, hizkuntzaren hastapenekin batera, auto-kontzientzia lortzearekin batera. Orduan sortu zitzaion gizakiari nia, egoa. Ordura arte gu, geu, gutarrak zen gehiago, ni eta nirea baino. Badirudi talde-kontzientzia aurrekoagoa dela, klanetan bizi zirelako eta norberak baino garrantzi handiagoa zuelako taldeak. Euskaldunok, oraindik ere, badugu joera “gure Antonio” edo “gure Joxepa” esatekoa etxeko norbaitengatik hitz egiten ari garenean. “Gure” hori oso gurea dugu. Gizakiaren eboluzioan, eta hau azpimarratu nahi nuke, pauso garrantzitsua izan zen norbere buruaren jabe egin eta, azkenik, bere nortasuna lortzea. Hortik hasi zen norberaren auto-estimua ere. Auto-kontzientziaren ezaugarria ez da gizakiarena bakarrik. Auto-kontzientzia norbere burua ezagutzeko gaitasun bezala ulertuz gero, badira animalia batzuk, abere eta hegazti, ispilu baten aurrean euren burua ezagutzeko gaitasuna dutenak. Aipatu daitezke, adibidez: elefanteak, mika txoriak (korbidoak), tximuak… horietatik bakar batzuk, noski. Gaur egun, ezin daiteke horien auto-kontzientzia gizakiarenarekin konparatu, baina esan behar da gizakia ez dela bakarra.

"Homo betaurrekoak jantzita ez zara sekula naturaren parte izango, zu eta natura bi izango zaretelako beti"

Harrezkero, gizakiak dena beregandik, bere begiekin, bere bihotzarekin, dena beretik ikusten du; bere betaurrekoak jantzi ditu betirako. Ni, neu eta besteak, beste guztia, bi gauza desberdin dira. Gizakiaren adimenak horrela funtzionatzen baitu. Bere ezagutza ikuspegi kontrajarrietan oinarritzen da, hau zuria da hori beltza delako; hau handia da beste hori txikia delako; hau txintxoa da hori gaiztoa delako; eta abar. Horrela, guregandik at dagoen guztia, ni ez den beste guztia da. Nia ezin da nahastu beste inorekin, beste guztiarekin. Betirako banandu gara.

Betaurreko horiek jantzita ditugun bitartean, gure egoismoa ezingo dugu gainditu. Gehiago oraindik, maitatzeko ere arazoak izango ditugu, maitatu aditzaren lehen pertsona ez baita galduko eta beti nik egiten dudan zerbait izango da, enpatia gabeko maitasuna. Nik egiten dudan hori zoragarria izan daiteke: lagundu, babesa eman, maitatu, eta abar, baina, nahiz eta ez konturatu, inkontzientziak niarekin lanean jarraitzen du. Buruaren garapena eta nia batera doaz eta burua lanean ari den bitartean egoa bultzatuko du beti eta, gainera, artista bat bada, egoa engainatzen, direnak eta ez direnak asmatuko ditu nahi duenean berak nahi duena egin dezagun. Sakonean meditatu nahi izanez gero, lehenengo burua isildu behar omen da.

Homo betaurrekoak jantzita ez zara sekula naturaren parte izango, zu eta natura bi izango zaretelako beti. “Zaindu dezagun natura” esaten duzunean, zu, ez zaude naturan. Zuk, natura kanpotik zaindu nahi duzu. Gehiago oraindik. Nahiz eta esaldi altruista dirudien, ikuspegi egoista daukagu zera esaten dugunean ere: “A zer nolako mundua utzi behar diegun gure seme-alabei!”. Gure seme-alabak aipatzen ditugunean, gu geu aipatzen gara, niak hor jarraitzen du. Naturarekiko benetako harremana buruko ileetatik hasi eta hanka puntetaraino natura zarela sentitzea da, ez baitzara beste ezer, natura baizik (ulertuz, beti ere, den guztiaren parte zarela den guztiarekin)

Naturarekin bezala, berdintsu gertatzen da erlijioekin ere, batez ere erdi-ekialdean sortu eta mendebaldean ezagutzen ditugun hiru erlijio handienekin eta horietatik sortutako beste guztiekin. Denak monoteistak izanik, urruti, zeruan dagoen Jainko batez hitz egiten dute, hura gurtu eta hari otoitz eginez. Xabier Letek aspaldi zioen Maiteaz galdezka bere hasierako kantan: “… urruti zegok hura, han bere zeruan, gu bakarrik utzirik umezurtz munduan”. Kristauak, Musulmanak edo Judutarrak eta horiengandik sortutako erlijioen jarraitzaileek homo betaurrekoak jantzita dituztela ziurta dezaket. Badakit jende multzo txiki bat, txikiegia zoritxarrez, betaurrekoak kendu eta beste era batetara ikusten hasi dela.

Zer edo zein izaki da ba gizakia bere Jainkoarekin aurrez aurre jartzen dena? Hori egiten duena betaurrekoekin doan seinale, nola bestela. Ni eta Jainkoa, bi pertsona. Zer naiz ba ni? Hau ez da gertatzen ekialdeko beste pentsamendu edo filosofia batzuekin. Ez dago betaurrekorik, ni eta gura (den guztiaren izatea) bat dira. Ez dago ni pertsonarik, dena da, ni barne. Ondorengo kontutxo honek ederki adierazten du. “Inkisizio garaietan, torturatzen ari ziren mistikoari galdetu zioten: – baina, zu nola zoaz kaletik jainkoa zarela esanez? Eta mistikoak erantzun zien: – nik ez dut sekula esan jainkoa naizenik, jainkoa ni dela baizik”. Bada garaia betaurrekoak kentzen hasteko!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-23 | Iñaki Lasa Nuin
Gizakia kosmosa da

Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.

Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]


2025-07-23 | Josu Jimenez Maia
Marokoren estrategia zahar-berritua

"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.

Kezka, ezinegona eta... [+]


Txorimaloei mokoka

Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.

Miope bezain itsu,... [+]


2025-07-23 | Patxi Saez Beloki
Euskara gara

Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.

Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]


2025-07-22 | Kote Camacho
Aurtengo baraualdirako jada hamalau lagunek eman dute izena

Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.

Aurten,... [+]


2025-07-22 | Nagore González
Maite ditugun pertsonen heriotza

Zenbat min jasan dezake bihotz batek?

Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?

Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.

Jolasa bukatzea... [+]


Eguneraketa berriak daude