Garabide Elkarteak antolatutako Hizkuntza Gidaritzari Buruzko Ikastaldiaren baitan, munduko hamar hizkuntza gutxitutako ordezkari indigenek hilabete igaro dute Euskal Herrian. Araban ere izan dira.
Nazio Batuen Erakundeak Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea izendatu duen honetan Garabide Elkarteak bere ekimenak ugaritu ditu eta, bereziki, formazio proiektuak indartu ditu. Horien artean, irailaren 30etik martxan izan da Hizkuntza Gidaritzari Buruzko Ikastaldia. Urriaren 30era arte luzatuko da, beraz, azken txanpa egingo du aste honetan.
Hilabetez Euskal Herrian izan diren 16 partaide indigena hauek euren herrietan gidaritza perfila dute -kargu instituzionalak, politikariak...- eta 180 orduko formazio intentsiboa jaso dute hizkuntzak biziberritzeko gidaritzan.
Guztira 10 hizkuntza gutxiagotutako 16 kide izan dira Garabide Elkartearekin elkarlanean: Kitxua (Ekuador), Nasa (Kolonbia), Kaqchikel (Guatemala), Nawat (Mexiko), Yukatango Maia (Mexiko), Amazigh (Rif, Maroko), Maputxe (Txile), Aimara (Bolibia), Guarania (Bolibia) eta Kiche (Guatemala).
Ikastaldia hizkuntzen biziberritze estrategietan zentratuta egon da eta hiru alor barnebiltzen ditu: batetik, atal teorikoan, euskalgintzako eta instituzioetako 16 aditu izan dituzte irakasle, hizkuntzaren alde nola egin daitekeen azaltzeko, alorrez-alor: hedabideak, hezkuntza, lan alorra…
Bestetik, alde praktikoan, 19 irteera didaktikorekin osatzen ari da programa akademikoa, euskararen biziberritzerako ekimenak nola sortu ziren ezagutzeko eta euskararen biziberritzean jokatzen duten paperaz jabetzeko: ikastolak, euskara elkarteak, euskara planak, tokiko komunikabideak...
Eta hirugarrenik, Garabide Elkarteak azaldu duen bezala, Ikastaldiak "Euskal Herria bustitzea" du xede eta, horretarako, 10 sentsibilizazio ekintza antolatu dira, euskal jendartearen eta munduko hizkuntza gutxituetako ordezkarien artean "ukitze puntuak bilatu eta gizarte aktibazioan" eragiteko.
Garabide Elkartearen arabera, "Euskal Herrian ezin da ukatu euskararen biziberritzeari dagokionez Arabak duen garrantzia". Horregatik, Ikastaldiaren hiru alorretan presentzia nabarmena izan du herrialdeak.
Adibidez, alde teorikoan, Garabideko lehendakari Iñaki Martinez de Luna aritu da irakasle moduan.
Irteera didaktikoei dagokionez, urriaren 15ean Aiaraldea Ekintzen Faktoria ezagutu zuen taldeak. Gartzen Garaiok azaldu zien moduan, "eskualdean eraldaketa soziala euskaratik eta euskaraz bultzatzeko tresna" gisa sortu den proiektua da Ekintzen Faktoria. Horrekin batera, Laudioko Udalean ere harrera egin zieten.
Bazkalondoan, Gasteizen Oihaneder Euskararen Etxea nola sortu eta garatu zen ikastearekin batera, hirian euskara sustatzeko ekintzen berri eman zien Iñaki Lazkanok.
Sentsibilizazio ekintzei begira, urriaren 14an, EHUko Letren Fakultatean 150 ikaslerekin solasaldi emankorrean aritu ziren Mexikoko Yukatango maia hizkuntzaren bi ordezkari, Oscar Chan eta Socorro Cauich. Azken honi Yuuyum irratian egiten duen lanaz galdetu ziotenean xamur bezain irmo erantzun zuen: "Gure hizkuntzan komunikatzea duintasun eta askapen ariketa minimoa da, gure hedabideek ezinbestean jartzen dute zalantzan hegemonia, eraldaketa sozialerako tresna dira".
Saio horretan bertan, Yukatango maia hizkuntzaren biziberritzea biltzen duen Waye dokumentala aurkeztu zen Araban. Dokumentalaren egileak Irati Briñas, Egoitz D. Ibargoitia eta Andoni Marquinez gazte arabarrak dira.
Aktibazio sozialerako azken ekintza Hizkuntza Gutxituak: iraun ala bizi hitzaldi sorta da, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean hiru zita biltzen dituena, puntako hiruna hizlarirekin. Horietako lehena irailaren 24ean izan zen Egindakoaren kontzientzia izan izenburupean. Beste biak, Ikastaldiaren azken txanpan izango dira. Bigarrenak Oraina sentitu izango du lelo, asteartean, urriaren 29an. Eta hirugarrenean, etorkizunera begira jarriko dira azaroaren 26an, Egin beharrekoak definitu izenburupean.
Hizkuntza gutxituek "topaleku eskas" dituztela, baina aurtengo urria "gure hizkuntzen biziberritze esperientzien trukean aritzeko ezin oparoagoa" suertatzen ari dela diote Garabideko lagunek, "nork bere etxean egindako bidea munduko auzolanera zabaltzeko".
Gehiago jakin nahi duenarentzat bizipen eta hausnarketen berri idatziz eta bideoan ematen dute astelehenero Garabideren webgunean egindako kroniketan. Egunerokoan, gainera, Facebooken eta Twitterren ere aktibo daude. Eta gainera, Ainhoa Moron irundar gasteiztartuak ere bloga elikatzen du.
Garabide Elkartea hizkuntza lankidetzarako Gobernuz Kanpoko Erakundea da. Beraz, kooperazioan lan egiten du, baina lankidetza hori "hizkuntzatik abiatzea" da proposatzen duen berrikuntza. Eta horretan aritu da buru-belarri lanean 2005etik, munduko "hizkuntza gutxituen arteko zubigile lanetan", beraiek azaltzen duten bezala.
Orain Baionako merkatuko saltzaileek afitxa bidez jakinarazten dute euskaraz eta gaskoiz aritzeko prest direla. Baionako Herriko Etxeak duela bi urte abiatutako euskara plangintzaren ildotik ekintza abiatu du.
Amsagar jer dyaspura d Arif: X wbrid n tgumi n tutlayt tarifit (Diasporaren eta Rifen arteko topaketa: tarifit hizkuntza zaintzeko bidea) lemapean, abuztuaren 27tik irailaren 5era, amazigh hizkuntza eta kulturaren aldeko 50 ekintzaile inguru bildu dira Alhucemas eta Nador artean.
Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]
Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.
Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute.
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Astelehenetik ostiralera bitarte, 18 eta 35 urte arteko 80 gaztek mundu osoko hizkuntza gutxituen arteko harremanak sendotuko dituzte hitzaldi, mahai inguru eta mintegien gisako jarduerekin. Guztira 68 hizkuntza gutxituk izango dute presentzia topaketan, inoizko kopuru handiena.
María del Cielo Galindo Puyalek EHUn Master Amaierako Lana aurkeztu du ostegunean, ekainaren 26an. Galindok kitxuaz hitz egin du epaimahaiaren aurrean, Boliviako emakume indigena meatzarien parte-hartze politikoaz. Lana kitxuaz eta gaztelaniaz idatzi du, eta bere anaiak... [+]
Bretainiako adierazpide musikal zein literarioen sustatzaile eta banatzaile nagusia izan da Breizh kooperatiba. Ia zazpi hamarkadetako ibilbidean ehunka egile bretainiarren lanak editatu eta ekoitzi ditu, horietako hainbat bretoieraz.
Egungo kurduerazko idazle esanguratsuenetakoa da Mizgin Ronak. Zortzi liburu ditu idatzita, bost eleberri eta hiru olerki liburu. 16 urte zituenean ihesera jo zuen, eta urte eta erdiren ondoren haren jaioterrian atxilotu zuten, Diyarbakirren. 1992an, 18 urte besterik ez zituela,... [+]
Talentua garai honetan zaindu, babestu eta erakarri beharreko altxorra ei da. Horregatik, Kutxabankeko lehendakari Anton Arriolak hezkuntzan ingelesari garrantzi handiagoa eman behar zaiola adierazi du, eta euskara horretarako oztopo izan daitekeela Poloniatik etor litezkeen... [+]
Apenas erreparatzen diogu edo, besterik gabe, ez dakigu hor dagoenik ere. Hego Euskal Herrian XX. mende hasieran itzali zen betirako, eta antzeko patua paira dezake Ipar Euskal Herrian. Neurri sendoak hartzen ez badira, gaskoia azkenetan egon liteke.
Okzitanian, joan den... [+]
Carli Pup (Udine -friuleraz Udin-, 1973) Friuli [friuleraz, Friûl] herriaren ekintzaile kultural garrantzitsuenetako bat da. Bere hizkuntza gutxituaren idazle, hizkuntzalari eta bere herriaren historialari bihurtu da.
Gaur egun, Informazione Friulana kooperatibako... [+]