Hori azaldu du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranek Gasteizko Legebiltzarrean, administrazio publikoko hizkuntza eskakizunak arautuko dituen lege dekretuarengatik galdetuta. Gaineratu du litekeena dela 2023 hasierarako aurreikusita zegoen dekretua ez onartzea indarrean dagoen legegintzaldian.
Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordean eman ditu azalpenak asteazkenean Dobaranek, EH Bilduk eskatuta. EH Bilduko Rebeka Uberak azaldu du sailak ez diela eman informaziorik ematen ari oro har lege dekretuaren edukiaren inguruan eta zehazki bere taldeak egindako ekarpenei buruz, ezta dekretua onartzeko epeei dagokionez ere. “Aukera” aprobetxatzera deitu du Uberak Jaurlaritza, “erasoen” aurrean “bi hizkuntza ofizialak maila bereko trataera izateko” eta “herritar eta langile guztien eskubideak bermatzeko”. Gogoratu du funtzionario izateko baldintza jakin batzuk betetzea ezinbestekoa dela.
Bi ideia nagusi helarazi ditu Dobaranek; hizkuntz eskaerak “malgutuko” ditu Jaurlaritzak, eta litekeena da lege dekretua ez onartzea legegintzaldi honetan.
“Malgutasuna” eta “asimetria”
Edukiaren inguruan, Dobaranek aurreratu du dekretuaren zenbait irizpide nagusi. Helburu nagusia "herritarren hizkuntz eskubideak errespetatzea" dela ziurtatu du. Jarraian azpimarratu du egoera soziolinguistikoak oso ezberdinak direla, eta "malgutasuna" eta "progresibotasuna" aldarrikatu ditu, iragan urteetan emaitza oso onak eman dituztela baieztatuta. Azaldu duenez, lege dekretu berrian eskaera “tokian tokiko errealitate bakoitzera” egokituko da, eta langileekin “malgu” jokatuko da. Dekretuaren osatzean legelariek pisu handia izaten ari direla azaldu du ere. Dobaranen irudiko, ezagutzan lorpen handiak egin direnez “erabilerarako jauzia” egin behar da, baina jauzi hori “bidezkoa eta arrazoizkoa” izan behar du, langile publikoek “egun duten errealitatetik” abiatuta. Lehentasuna jendaurreko lanpostuei emango zaiela adierazi du, eta “asimetria” aldarrikatu: esaterako, lanpostu batzuetan euskaraz hitz egitea beharrezkoa izan daiteke, baina ez euskaraz idazteko gai izatea. Nola erabaki asimetria horren aplikazioa? “Logikaz”.
Noizko dekretu berria?
Dekretua onartzeko datari dagokionez, Dobaranek azaldu du “luze” joko duela eta ez dela onartu behar “ezinbestean legegintzaldi honetan”. Administrazio publikoko hainbat eragile eta eremu –Ertzaintza, Osakidetza, hezkuntza...– ekarpenak egiten ari direla eta prozesua “bigarren entzuketa fasean” dagoela ziurtatu du. 2022ko apirilean 2023 hasierarako agindu zuen dekretua Bingen Zupiria Jaurlaritzaren bozeramaileak.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta beste eragile ugarik datorren larunbatean Bilbon deituriko manifestazioarekin bat egin du Gasteizko Legebiltzarrak EH Bildu eta EAJren sostenguarekin.
Asteburuko egitaraua aurkeztu dute EHEko kideek. Besteak beste, sei tailer egingo dituzte bi txandatan, euskalgintzako pertsona esanguratsuekin.
Topaketak urriaren 7an eta 8an Villabona-Amasan izango dira. Euskara eta independentzia ardatz hartuta, zenbait gairen inguruko hausnarketak egingo dituzte.
Euskarafobia legalaren historia legez lege eta arauez arau aztertu du Iñigo Urrutiak (1966, Jatabe-Maruri), Xabier Irujorekin batera. Horren emaitza da Historia Jurídica de la Lengua Vasca (1789-2023) liburu mardula. Irujo atzerrian zegoenez, Urrutiarekin mintzatu... [+]
Bizikletako martxak eta topaketak antolatu dituzte, euskarak Lanbide Heziketan duen presentziaren inguruan hausnartzeko eta aurrera egiteko proposamenak elkarrekin adosteko.