Hirukoiztu egin da Espainiako Estatura bidean itsasoan hildako migratzaileen kopurua

  • Espainiako Estatura emigratu dutenen kopurua bikoiztu egin da, eta horien hildakoen kopurua, hirukoiztu. Oro har, Mediterraneoa gurutzatzea erabaki dutenen kopuruak beherantz egin du iaztik hona. Andalucia Acoge fundazioaren aburuz, administrazioen arteko “koordinazio faltak” eragin du.


2018ko abenduaren 14an - 16:30
Argazkia: Diario Publico

Europara etorri asmoz, 110.000 pertsonak gurutzatu du Mediterraneo itsasoa aurten. Iazko eta 2016ko datuekin alderatuta, gutxiago dira. Hildakoen ehunekoak ere beherantz egin du orokorrean, baina helmuga Espainiako Estatua zutenak gehiago izan dira. Bidean 3.129 hil dira –iaz 2.160–, eta horietatik 687 Espainiara bidean; bostetik bat.

Iazko datuekin alderatuz, Espainiarako bidea hartu dutenen kopurua bikoitza baino gehiago da. 2017an 20.000 inguru ziren, eta aurten 55.188, Nazioarteko Migrazioaren Erakundeak zabaldu duenez. Hortaz, migratzaileen erdia Espainiako Estatura zihoan. Bestalde, Espainiako Estatura bidean Mediterraneoan hildakoen kopurua asko igo da: hirukoiztu egin da.

“Administrazioen arteko koordinazio falta”

Andalucia Acoge migrazioaz arduratzen den fundazioa “oso haserre” agertu da ostegunean egindako agerraldian, bildutako datuak “mingarriak” baitira. Aurreikusteko modukoa zela adierazi dute, Turkiak eta Libiak sarrerak itxi zituztelako urte hasieran. Dena dela, Andaluziako Juntaren jarrera ez zaie gustatu: “Migrazio ‘uholdea’ asko aipatu du aurten, baina ez du esku hartu”. Juntaz gain, Espainiako Gobernuak ere ez duela ezer egin adierazi dute. Egoeraren gordina “bi instituzioen arteko koordinazio faltak” eragin duela salatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
2024-05-03 | Antxeta Irratia
Hendaiako erretentzio zentroan %34 pertsona gehiago atxilotu zuten iaz

Cimade elkarteak emandako datuen arabera, %55a aske geratu bazen ere, 2023an 351 pertsona atxilotu zituzten paperik gabekoak atxikitzeko zentroan. Gehienak Aljeria, Maroko eta Tunisiako jatorria zuten.


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


2024-04-25 | Gedar
Pertsona migratuak preso izateko zentro bat eraikiko du Espainiko Gobernuak Alborango irlatxoan

Espainiako Gobernuak dio "behin-behinekoa" izango dela itsasoaren erdian sortuko duten kartzela. 600 metroko luzera du uharteak, eta Almeriako kostaldearen eta Marokoko Tres Forcasen artean dago. Militarrek erabiltzen dute.


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude