Hiru urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra ezker abertzaleko familia baten etxearen aurka tiro egin zuen polizia ohiari

  • Astearte goizean egitekoa zen epaiketa, baina akordioa egin dute aurretik fiskaltzak, akusazio partikularrak eta akusatuaren defentsak. Akusatuak onartu du 2019an tiro egin ziola Amurrioko ezker abertzaleko familia baten baserriari. Espetxeratzea ekiditeko indultua eskatuko duela iragarri du, eta alde azaldu da familia: "Ez da garaia kartzelak betetzeko”, adierazi du familiaren abokatu Txema Matanzasek.


2024ko ekainaren 11n - 17:54
Azken eguneraketa: 2024-06-12 12:24
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Arabako Auzitegian zen egitekoa epaiketa, baina aurretik eta ordu pare bateko negoziazioen ostean itxi dute akordioa hiru aldeek. L.A.M.A. Espainiako polizia ohiak onartu du 2019an tiro egin zuela Amurrioko (Araba) Lezama auzoko baserri baten aurka, eta bi deliturengatik onartu du zigorra: tiroak eragindako kalteengatik 180 euroko isuna eta 200 euroko kalte ordainak ordaindu beharko ditu; gerra armak baimenik gabe biltzeagatik hiru urte eta 9 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zaio, eta armak izateko debekua sei urte eta bederatzi hilabeterako. Akordioaren aurretik, fiskaltzak zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen zuen, eta akusazio partikularrak hamahiru urte eta erdikoa.

Espetxeratzea ekiditeko asmoz polizia ohiak indultua eskatuko duela argitaratu du Aiaraldeak, eta akusazio partikularra aukera horren alde azaldu dela zigortuaren adina dela eta (80 urte betetzear da). “Ez da garaia kartzelak betetzeko”, adierazi du akusazioaren abokatu Txema Matanzasek familiaren jarrera azaltzeko. Aitor Aspuru kazetariak jaso duenez, familiak ahaleginak egin ditu hasieratik polizia ohia espetxean sartu ez dadin.

2019ko tiroa

2019ko urtarrilaren 6an L.A.M.A. polizia ohiak tiro bat egin zuen Amurrioko Lezama auzoko baserri baten aurka, ezker abertzaleko familia ezagun baten bizitokia. 400 metro inguruko distantzia batetik egindako tiroa leiho batetik sartu zen. Hiru pertsona zeuden etxe barruan, eta horman utzitako arrastoa aintzat hartuta, familiak adierazi zuen horietako bati 60 bat zentimetrora pasa zitzaiola bala.

Akusatuak hasiera batean ukatu egin zuen bere parte hartzea Ertzaintzaren aurrean, baina onartu egin zuen ondoren, eta bere etxean baimenik gabeko armategi oso bat aurkitu zuten. Aiaraldeak eraman zuen iruditara armategiko edukia, behean ikusi daitekeenez.

Familia, lasai

“Familiak lasaitasunez hartu du prozesuaren emaitza”, Aiaraldearen esanetan. “Positibotzat” jo du epaiak onartzea tiroa apropos egin zuela polizia ohiak beren aurka.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia
Txiki eta Otaegi, 50 urte
Irailak 27 zituen, frankismoak hamaika bala besterik ez

Duela mende erdi frankismo gotorrenak bere aurkako ahotsak isilarazi nahi izan zituen ETAko eta FRAPeko bost militante hiltzen. 1975a zen, eta irailak 27 zituen. Baina alderantzizkoa lortu zuen, eta zenbaitek nahi luketenaren kontrara, askatasunaren aldeko borrokalari gisa... [+]


2025-09-15 | ARGIA
Ertzainen artean iruzkin homofobo, arrazista eta euskarafoboak egiten direla salatu dute

Ertzaingai izandako baten helegitearen ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia hautaketa prozesuko balizko anomaliak ari da ikertzen. El Correo egunkariak hitz egin du berarekin, eta hark dioenez, hautaketa prozesua “kutsatuta” dago eta berdintasun,... [+]


2025-09-12 | Gedar
DGSIko agente infiltratu bat atzeman dute Parisko eta inguruko hainbat mugimendutan

 Militante eta borrokagune ugari salatu ditu 2022az geroztik, onura administratiboen truke. 


Torturaren beste sei biktima aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Joxe Lacalle Huarte da horietako bat, 1978an Guerrilleros de Cristo Rey taldeak bere tabernan egindako eraso baten biktima izan zen; 1979an lehergailu bat jarri zioten tabernan eta 1981ean Guardia Zibilak torturatu egin zuen. Gainerako bostak Espainiako Poliziak torturatu... [+]


Estatuaren beste sei biktima aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor elkarteak ostegunean jakinarazi dutenez, Nafarroako Gobernuak “giza eskubideen urraketaren biktima” modura aitortu ditu sei herritar, 16/2019 Foru Legearen babesean.


2025-09-08 | Jon Torner Zabala
Ertzaintza beste 11 pertsona ari da ikertzen, uztailaren 20an Azpeitian izandako liskarren harira

Uztailaren 20an, goizaldeko 04:00ak aldera, Azpeitiko Gaztetxearen ondoan jazo ziren gertakariak, gazte batek pilen edukiontzi batean ACAB leloa [All Cops Are Bastards edo "Polizia guztiak sasikumeak dira"] idatzi eta ertzainek isuna jarri ostean. Hasiera... [+]


María Chivite lehendakaria:
“Poliziaren abusuak eskala handikoak izan ziren eta garai batean baino gehiagotan gertatu ziren”

UPNk salatu du Nafarroan eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren indarkeria aztertzen duen batzordeak ia edonor hartzen duela biktima gisa. María Chivite lehendakariak erantzun dio Poliziak egindako abusuen salaketak asko izan direla eta denboran hainbat garaitan... [+]


Polizia "talde zaurgarri"?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: "Ertzain izateko ikasi egin behar da"

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Ertzaintzaren 300 BMW ibilgailuen erosketan irregulartasun posibleak salatu zituen barne txosten batek

Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]


Txosnetako "beto politikoaren" aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Iruñeko polizia-etxean hil zen Ndiayeren omenezko plaka kendu dutela salatu dute

“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]


"Gazteen kontrako kriminalizazioa" eta "Poliziaren gehiegikeria" salatu ditu Azpeitiko Gaztetxeak

Igande arratsean ehunka herritarrek elkarretaratzea egin dute herriko plazan, "Poliziaren gehiegikeria" salatzeko. Azpeitiko Udalak udaltzainei elkartasuna adierazi die, eta, aldiz, Ertzaintzaren esku hartzea "gehiegizkoa" izan zela esan du.


Eguneraketa berriak daude