Hiru euskal herritar zendu dira eta beste bat desagertuta dago Suitzako Alpeetan

  • Ekaitz gogor batek arroilan barrena harrapatu du Nafarroako turista gazteen taldea. Laugarren gaztearen bila dabiltza erreskate taldeak.


2020ko abuztuaren 13an - 12:31
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ezbeharra asteazken honetan arratsaldeko 19:00ak aldera jazo da, Suitzako Pfäfers eskualdeko Partitobel arroilaren errekan.

Lau turistak ezustean harrapatu zituen ekaitzak, eta ostegun goizean berreskuratu dituzte hiruren gorpuak. Haiekin batera beste bi pertsona gehiagok osatzen zuten taldea, baina istripua gertatu aurretik hotelera itzuli ziren.

Uharte Arakileko Mikel Zabalza Hernández (29 urte), Alloko Mikel Lasa Mendizabal (33 urte) eta eta Zizurreko Andoni González Ortiz de Murua (47 urte)  dira istripua izan ondoren hildako lagunak. Desagertuta jarraitzen duen laguna  Diego Maeztu Martínez de Morentin Alloko bizilaguna da.

18: 30ak aldera, ekaitz gogor bat bota zuen, metro koadroko 25 eta 30 litro arteko prezipitazioak izan ziren inguru horretan, eta taldetik bereizi ziren bi lagunak ekaitza hasi eta ordu erdi inguru geroago deitu zioten Poliziari, beste lau kideekin hitzartutako lekura agertu ez zirela ikusita.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Herria
2025-11-05
Gorka Perez de Mendiola. Lorezaina sei hilabetez greban
"Grebaren amaiera bidearen hasiera besterik ez da"

Eguneraketa berriak daude