Hiru atxilotuak askatzeko eskatuz mobilizazioak egin dituzte herri ugaritan

  • Ekhiñe Eizagirre, Kepa Arkauz eta Imanol Jaioren atxilotzea "iraganera" itzultzea dela azpimarratu du Sarek eta hainbat herritan mobilizazio eta manifestazioak egin dituzte haien askatasuna eskatzeko, tartean Zarautz, Abadiño, Ziburu eta Arrasaten. Gaur igaroko dira epailearen aurretik hirurak, Madrilgo Tres Cantoseko polizia-etxetik igaro ondoren.

     


2020ko urriaren 6an - 08:59
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz atxilotutako Eizagirre, Arkauz eta Jaio preso ohiak eskatzeko eskatuz zientoka lagun bildu dira Euskal Herriko hainbat herritan. Sarek azaldu duenez "konponbide garaia da, ez akusazio zaharkitu eta korapilatsuen baitan espetxeak betetzen jarraitzekoa", horregatik, atxiloketa horiek "iraganera" itzultzeko saiakera dela dio herritarren plataformak.

Ertzaintzak 2019an aurkitutako "zulo" batekin lotuta egin ditu Guardia Zibilak atxiloketak, bertan gordetako materiala urte askoan erabili gabea eta zaharkitua zegoela esan zen ordukoan. Atzo Naiz.eus-ek zabaldutako informazioaren arabera astearte honetan pasako dira epailearen aurretik hiru atxilotuak, Madrilera eraman eta Tres Cantoseko polizia-etxetik pasa ondoren, dirudienez inkomunikatu gabe.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guardia Zibila
2025eko irailaren 29
Legatua

2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

Eguneraketa berriak daude