Hilobi zurituak eta harri giltzarriak

  • Juan Kruz Mendizabal apaizaren kasuaz idatzi du iritzigileak. Besteak beste, José Ignacio Munilla gotzainaren jarduera du hizpide. Artikuluan, kristauen mezua zabaltzeko abagunetzat jotzen du bizitakoa.         


2017ko urtarrilaren 16an - 08:03

Beti deitu dit atentzioa Mateoren Ebanjelioko (Mt) pasarte horrek, non Jesusek halako batean esaten duen: “Ez da aski niri ‘Jauna, Jauna!’ esatea Jainkoaren erreinuan sartzeko”. (Mt 7:21). Halaber, ez daude soberan fariseuei egiten dizkien irainak, hilobi zurituak deituaz (23:27), edo dizipuluei saduzearren legamiarekin kontuz ibiltzeko ohartuz (16:6). Azken egun hauetan Donostiako Elizbarrutitik heldutako berri onargaitzek esaldiok ekarri dizkidate burura, eta beharrezkoa ikusten dut apunte labur batzuk hona ekartzea.

Monsinore José Ignacio Munilla gipuzkoar elizbarrutiaren gidaritzari heldu zionetik egon da kritiken erdigunean, Euskal Elizaren barrutik eta kanpotik. Katolikotasunaren erro kontserbadoreenaren ordezkaritzat hartua izan da, bai eta errefusatua nor eta berak bikario nagusi izendatutako On Juan Kruz Mendizabalengatik, beste ehun bat apaizekin Gotzainaren kargugabetzea eskatu zutenak. Mendizabal, hilobi zuritua, medioek “sektore euskaltzale” eta progrearen kidetzat hartua, nor eta duela urte batzuk gazte bat baino gehiago “desegoki ukitu” zituena; Euskal Herriari gezurra sartu ziona, gurean ez zuela “pederastia kasurik ezagutzen” esanez (Puntua, 2016ko abendua), eta bere biktimen euren ahotik, beste apaizak bezalakoa ez omen zelako maitatua (Berria, 2017/01/13). Etxegileek bazterturiko harria giltzarri gertatu da orain (Sal 118:22): nor eta “kontserbadorea” da biktimen testigantzak lehen eskutik entzun eta publikoki salatu dituena, eta progrea, kargutik apartatua eta begiradapean dagoena.

Honekin guztiarekin, une egokia deritzot mezu kristaurik inportanteena ekartzeko: “Maita ezazu Jauna bihotz-bihotzez (Dt 6:5) eta lagun hurkoa zure burua bezala” (Lb 19:18). Orduan ulertuko dugu oro ez dela urre, eta duela 2.000 urte legez, profeta faltsuen artean gabiltzala. Eta Gipuzkoan artzain gabeko ardiak bezala (Mt 9:36).

 

Aitor Gaztainaga Zumeta

Komunikazio Politiko eta Instituzionaleko Irakasle (EHU)

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude