Ziegan hilotz aurkitu dute 35 urteko gasteiztarra, Arabako Salhaketak jakitera eman duenez. Irailean bi preso hil dira Zaballan, 2020an lau momentuz, 2019an bost izan ziren. Heriotzak ezkutatzeko “politika sistematikoa” eta horiek ekiditeko ezer ez egitea leporatu die Salhaketak espetxe erakundeei.
Heriotzen segidak ez du etenik Arabako Zaballa makro-espetxean. Salhaketa-Arabak gaur jakinarazi du azkena, urteko laugarrena “gutxienez”, eta guztiak “arrazoi ez-naturalen” ondoriozko heriotzak direla azpimarratu du. Presoa hilik aurkitu dute bere ziegan, 35 urte zituen eta gasteiztarra zen. Ez dago datu gehiago.
Hain zuzen ere, espetxeetako heriotzak ezkutatzeko “politika sistematikoa” salatu du Salhaketak, COVID-19aren pandemia egoeran areagotu egin den jarrera. 2020an gutxienez 125 dira Espainiako Estatuko espetxeetan hil diren presoak. “Zer gertatzen da? Zergatik ezkutatzen dituzte heriotza hauek? Zergatik ez dira erantzukizunak eskatzen edo, gutxienez, ikertzen? Gauza bera gertatuko litzateke biktimak beste batzuk izango balira? Onar al daitezke heriotzak zigorgabetasunean gertatzea Estatuko erakunde batean, hau da, espetxe-erakundeetan?”, galdetu du espetxeen aurkako elkarteak. “Presozidio” baten aurrean gaudela salatu du, eta heriotza gehienak legea betetze hutsarekin saihestuko liratekeela azpimarratu du.
Salaketa mobilizazioa
Heriotza berria salatzeko kontzentrazioa antolatu du Salhaketak astearterako, eguerdiko 12:00etan Gasteizko Andra Mari Zuriaren enparantzan.
Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]
Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.
Iragan astean Oroitz Herrero 26 urteko irundarra hilik aurkitu zuten Arabako Zaballa espetxeko bere ziegan. Eusko Jaurlaritzaren arabera “heriotza naturala” izan zen. Gaztearen senideek ARGIAri adierazi diote, ordea, Herrerori ez diotela arreta mediku egokirik eman... [+]
Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.
Salatu du larunbatean bere burua urkatu zuen presoari ez zitzaiola suizidioen aurkako protokoloa ezarri eta ziegan bakarrik zegoela, aurreko egunetan “ondo ez zegoela” adierazi bazuen ere. Azpimarratu du Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik bere buruaz... [+]