Asteartean Greziako uretan gertaturiko naufragioko hildakoak 22 dira dagoeneko, eta beste 34 lagunek desagerturik jarraitzen dute. Urte hasieratik, Ekialdeko Mediterraneoan gutxienez 322 pertsona hil dira antzeko naufragioetan, iazko zifrak ia hirukoiztuz.
Tragedia berri bat Europako mugetan. Turkiatik Greziara 68 pertsona zeramatzan belaontzi batek Egeoko itsasoko uretan naufragatu zuen asteartean, Evia uhartetik gertu, eta hainbat egunetako bilaketen ostean, horietatik 22 hil egin direla eta 34k desagerturik jarraitzen dutela jakinarazi du Greziako Kostazaintzak. Halaber, hildakoetatik bost haurrak direla adierazi dute.
Kostazainek ontzi berean zihoazen hamabi pertsona erreskatatu ahal izan dituzte egunotan, gizonak denak, askok Evia eta Andros uharteen arteko irlatxo huts bateraino igeri egitea lortu zutelako. Baina desagerturik jarraitzen dutenak bizirik topatzeko itxaropena txikia da dagoeneko, bilaketa lanek martxan jarraitzen duten arren.
Bizirik suertatu zirenek azaldu dute ontzia Turkiako Izmir hiritik gertu abiatu zela, Europar Batasunera heldu nahi zuten Afganistango, Irango eta Egiptoko 68 pertsonarekin, eta salbamendu jakarik gabe itsasoratu zirela.
Etenik gabeko heriotza jarioa
Horiez gain, astelehenean Samos uhartean gertaturiko naufragio batean galduriko beste zazpi pertsona ere bilatzen ari dira Greziako kostazainak, haien txalupa berean zihoazen lau pertsona erreskatatu eta hildako bat topatu eta gero. Duela hilabete, berriz, gutxienez 27 pertsona hil ziren Lesbos eta Kythera uharteetatik gertu gertaturiko beste bi naufragiotan.
Aste honetako 23 hildakoak eta 41 desagertuak kontuan hartu gabe, urte hasieratik azarora bitarte 299 pertsona hil edo desagertu dira Ekialdeko Mediterraneoan IOM Nazioarteko Migrazio Erakundearen arabera, iazko urte osoko zenbatekoa (111) ia hirukoiztuz. Kopuru horiek, ordea, balioespen mugatu bat besterik ez dira, erregistraturiko heriotzak soilik jasotzen dituztelako.
Bestalde, iturri beraren arabera, 2021etik hona ia 5.700 pertsona hil edo desagertu dira Europarako migrazio bideetan, Mediterraneo osoa, Atlantikoko Kanarietako bidea eta lur gaineko mugak kontuan hartuta. IOMetik adierazi dutenez: “Etengabeko heriotza hauek oroitarazpen triste bat dira migraziorako beste bide seguru eta erregularrago batzuk berehala behar direla jabetzeko”.
989 pertsona portu baten zain
Europako mugetan hildakoen zerrendak gora egiten duten jarraitzen duten honetan, 989 pertsona migratzailek portu seguru baten zain jarraitzen dute Mediterraneoan, Siziliatik gertuko uretan blokaturik. Izan ere, uneotan, Italiako eta Maltako gobernuek uko egiten diote Humanity1, Ocean Viking eta GeoBarents salbamendu ontzien lehorreratzeari, hauek hurrenez hurren erreskatatu dituzten 179, 234 eta 576 lagunen egoera okerretik okerrera egiten ari den bitartean.
Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.
Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]
Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Migrazio krisia deitzen diote neoliberalismoaren ondorio ankerrenetako bati. Ultraeskuinaren agendaren lehen puntuetako bat da langile klaseko migratzaileen aurkako neurri sorta. Baina faxismo berrituaren lorpenik handiena da gainerako indar politikoek bere egitea haien agenda... [+]
Migratzaileak deportatzeko neurriez mintzatzeko, EB Europako Batasuna osatzen duten 27 estatuetako Barne eta Migrazio ministroak bildu dira asteartean, Kopenhagen. Ondorioztatu dute EBko herrialde gehienek babesten dutela etorkinak deportatzeko neurriak gogortzea... [+]
Atherbea elkarteak Baionako eguneko harrera zentroa ixtea erabaki du higiene falta dela eta. Egunero 100 pertsona ingururi ematen zien dutxa hartzeko eta gosaltzeko aukera, baina lokalean labezomorro eta arratoi asko daudenez, itxi egin behar izan dute.
Portugalgo Gobernua osatzen duten Alderdi Sozialdemokratak eta CDS-Alderdi Popularrak Chega eskuin muturreko alderdiarekin bat egin dute Atzerritarren Legea erreformatzeko. Delitu larriak egiten dituzten migratzaile nazionalizatuei pasaportea kenduko diete, herritartasuna... [+]