Euskal Herria banatzen duten hiru eremu administratiboetan hezkuntzan euskararen egoera ezberdina izanik ere, guztietan aldaketak egitea beharrezkoa dela azpimarratu du.
Kontseiluak Euskal Herriko hezkuntzan euskararen egoera aztertu eta proposamenak egin ditu, eta adierazi du "euskararen normalizazioaren eta biziberritzearen alde jauzia" egin behar dela hezkuntzan. Azpimarratu du lurraldearen arabera banatutako hiru eremu administratiboetan egoera ezberdina bada ere, guztietan dagoela aldaketak egin beharra.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari dagokienez, EAEko Hezkuntza Legearen proiektua mahaigainean den honetan, kezkatuta agertu da Kontseilua. Egokitzat jo ditu Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarrera bidalitako lege proiektuan proposatutako zenbait aldaketa, esaterako, ikasleen euskara eta gaztelania irteera profila B2an zehaztea edota ikastetxe bakoitzak hizkuntza proiektua osatu behar izatea. Hala ere, helburuak "zehatzak" diren arren, haietara iristeko bidea "erabat lauso" dagoela deritzo. Horregatik, zehaztasunak eskatu ditu, legeak "euskara gehiago izan dezan", eta, batez ere, "euskara gutxien dutenek gehiago izan dezaten".
Ikasleak euskaraz jabetzeko bideak izan beharreko elementu gehiago ere gaineratu ditu: "euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa, euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma eta hezkuntza ez-arautua osorik euskaraz garatzea".
Nafarroa: gehiengoa euskararekin harremanik gabe
Nafarroan, berriz, iaz derrigorrezko hezkuntzan ikasleen %63k ez zuen euskararik jaso eskolan, G ereduan baitzeuden matrikulatuta. Euskara eskolako hizkuntza nagusi zutenak, hots, D ereduan ikasi zutenak, %24 izan ziren. Haur Hezkuntzan ere gehiengoa da euskararik jasotzen ez duena: 2023-2024 ikasturteko izen-emateetan, %52 izan dira G ereduan matrikulatutakoak, %18 A ereduan eta %30 D ereduan.
Kontseilua kezkatuta dago datu horiekin, izan ere, "D ereduak urteak daramatza %30era hurreratzen den langa hori gainditu ezinik". Horren atzean hainbat arrazoi daudela uste du. Alde batetik, Gobernuak PAI ereduak indartu eta sustatu izana. Eredu horietan gazteleraz gain ingelesa edo atzerriko beste hizkuntza batzuk eskaintzen dituzte irakats-hizkuntza gisa. "Ondorioz, lehenago seme-alabei ohiko irakaskuntzatik haragoko gehigarri bat eskaintzeko helburuz D eredura jotzen zuten guraso askok PAIetara jo du, eta gehigarri hori emateko bide gisa beste hizkuntza batzuk hautatu".
Migratzaileei euskararen ikuspegitik "inolako harrerarik" ez egitea ere arrazoietako bat dela dio, beste herrialdeetatik datozen ikasleak euskararik gabeko ereduetara bultzatzen direlako.
Nafarroako zonifikazioa ere auzitan jarri du Kontseiluak. Izan ere, euskararen ofizialtasunaren arabera, asko aldatzen da lurralde bateko edo besteko hizkuntzaren egoera. "Eremu euskaldun" izendatutakoetan, ikasleen gehiengo handia da D ereduan ikasten duena; "eremu ez-euskaldunean", berriz, gutxiengoa. "Zonifikazioak eta haren bidez ezarritako arau eta oztopoek aurretiazko joera soziolinguistikoa indartu ez ezik, elkarren artean gero eta urrunago dauden errealitateak sortu dituzte".
Horregatik, premiazko bi neurri proposatu ditu Kontseiluak Nafarroarako: D eredua sustatzeko politikak abian jartzea eta Nafarroan eskolatzen diren haur guztiei euskara eskaintzea.
Ipar Euskal Herrian, ofizialtasunik eza traba
Eskolan euskara jasotzen ez dutenen kopurua are handiagoa da Ipar Euskal Herrian, %57. Lehen mailetan, euskara irakats-hizkuntza nagusi izango dutenak %15 baino ez dira izango. Bigarren hezkuntzan aldiz, euskararekin harremana izango dutenak %21 izango dira (murgiltze eredua, elebiduna zein euskara ikasgai dutenak batuta).
Ofizialtasunik eza arazo handitzat jo du Kontseiluak euskarazko ereduetan aurrera egiteko, horrek berarekin dakarrelako "aldian aldiko gobernu eta erabakien menpe jardun behar izatea euskarazko irakaskuntzak". Horren adibidetzat jo du baxoa frantsesez egin beharra, eta euskaraz egin ahal izateko eskubidea aldarrikatu du. Horrez gain, sare publikoan euskara nagusi izateko oztopo asko gainditu behar direla azpimarratu du, eta traba horiek ezabatzeko eskatu.
Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]
Sorionekuak mugimenduak larunbaterako mobilizazioa deitu du. Goizean herriz herri Nafarroako zubietan elkartuko dira eta arratsaldean Iruñean manifestazioa abiatuko dute, Kostarapea parketik (Trinitarios-Tren parkea) abiatuta 17:30ean. Ireki ateak euskarari lelopean... [+]
Euskaraldiaren atarian, beste behin, Pantailaldia egingo da. Maiatzaren 6tik 15era iraungo du, eta euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea izango da helburua.
Baina non gaude, non dago euskara ikus-entzunezkoen mundu zabalean, nora goaz? Zein hutsune, zein erronka... [+]
Euskara ikastea zaila denaren mitoa aski zabaldua dago, batik bat, euskalduntzeko ahaleginik batere egin nahi ez dutenen artean. Arrazoi dute puntu batean. Zailtasun nagusiak, ordea, ez dira hertsiki linguistikoak, gizarte antolamendukoak baizik. Batetik, Onintza Iruretak... [+]
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskara Taldeak inkesta bat egin du ikasleen artean. Halaber, euskara plana ikasturte honetan amaitzen dela ikusirik proposamen berriak egin dizkiote unibertsitateko zuzendaritzari. NUPen euskaraz ikastea "ezinezkoa" dela ere salatu... [+]
Administrazio publikoarentzat Gipuzkoako zahar etxeetan lan egiten duten langileen euskara eskakizunak (B1 eta B2 mailak) “neurriz kanpokotzat” jo zituen iaz Donostiako epaitegi batek. Epai horren aurka Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitea atzera bota du... [+]
Maiatzaren 6tik 15era egingo da Pantailak Euskarazek antolatutako aktibazio sozialerako ariketa. Helburua, hamar egunez soilik euskarazko ikus-entzunezkoak kontsumitzea da. Ariketan izena eman daiteke maiatzaren 6ra arte.
Filipe Bidart Iparretarrak taldeko kide ohiak Kazetari azaldu dioenez, "borrokan erori diren militanteak oroitarazteko" xedea du margolanak. Xabi Tapia Xabxab artista urruñarra da haren egilea, eta Baigorriko Lagundu elkarteak antolatuta egin dute aurkezpen... [+]
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak abizenen grafia euskaratzeko kanpaina abiatu du. Adin txikiko seme-alabak dituzten gurasoei egiten zaie deia bereziki, gurasoek deitura euskatuz gero, automatikoki 18 urtez beherako seme-alaba horiei ere euskaratuko baitzaie.
Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]
2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]
Ekintza sorta ugariko bi eguneko egitaraua eduki dute bertaratu diren irakurleek: besteak beste, liburu azoka, ikuskizunak, tailerrak eta mahai-inguruak izan dituzte. Maider Elcano koordinatzailearen ustez, Biltzarraren indarra idazleei eta sortzaileei lekua ematen dien... [+]