Asteazkeneko grebara deitu dute LAB, ELA eta Steilasek, langileekin adostutako Hezkuntza Legea helburu

  • LAB, ELA eta Steilasek Gasteizko Legebiltzarraren aurrean elkarretaratzea egin dute astelehenean, Hezkuntza legearen aurreproiektuari "ezezkoa emateko". Salatu dute aurreproiektuak sare publikoaren alde egin beharrean sistema duala betikotzen duela, eta langileen eskaerak kontuan hartzeko exijitu dute.


2022ko abenduaren 12an - 11:50
Azken eguneraketa: 13:24
LAB, ELA eta Steilasek hezkuntza legearen aurreproiektuaren aurkako elkarretaratzea egin dute Gasteizen. / Argazkia: LAB

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Legearen aurreproiektuari "ezezkoa" emateko mobilizazio eta greba dinamika egiten ari dira LAB, ELA eta Steilas sindikatuak. Dinamikaren baitan, astelehenean elkarretaratzea egin dute Gasteizko Legebiltzarraren aurrean, hezkuntza sistema "publikoa, euskalduna eta propioa" helburu. Halaber, abenduak 14erako deituta duten greba eta mobilizazioetan parte hartzera animatu dute.

Irailean egin zuen hezkuntza sailak legearen lehen aurreproiektua, eta kritika ugariren iturri izan da. Sindikatuek aurreproiektuak eta legeak "jaso beharreko hamar aldarrikapen" egin dituzte: publikoa ardatz izatea; segregazioari aurre egin eta gizarte kohesioa bermatzea; publifikazio-marko eta araudi orokor eta adostua ezartzea; hezkuntza lege propioa izatea; inbertsio eta baliabide nahikoa izatea; euskara erdigunean jartzea; betebehar eta kontrol mekanismo zehatzak finkatzea; hezkuntza sistema osatzen duten langile guztien enplegua eta lan baldintza egokiak bermatzea; merkatuen interesen gidaritzatik eta enpresa pribatuen negozio esparrutik at egotea; eta lege parte-hartzailea izatea. Azken horren harira, asteleheneko elkarretaratzean adierazi dute "balizko Hezkuntza Legea izango bada, langileekin eraikitakoa izan behar dela".

Azaroak 30ean lehen greba eguna egin zuten, eta sindikatuen arabera langileen %60ak egin zuen bat. Asteleheneko elkarretaratzea eta abenduaren 14ko greba eguna ere dinamikaren parte direla azaldu dute, eta Hezkuntza Saila prestatzen ari den bigarren aurreproiektuak euren eskaerak aintzat hartu ezean, beste dinamika bati ekingo diotela ziurtatu dute sindikatuek.

Asteazkeneko mobilizazio nagusia Gasteizen egingo dute eguerdian, eta arratsaldean herrialdeko manifestazioak egingo dira hiriburuetan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAEko Hezkuntza Legea
Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-01-22 | ARGIA
140.000 eurorekin zigortu du Jaurlaritzak Zarauzko ikastola, ezarritako matrikulazio muga gainditzeagatik

Salbatore Mitxelena ikastolak 140.000 euro ordaindu beharko ditu, Eusko Jaurlaritzak Haur Hezkuntzarako ezarri dion matrikulazio muga gainditzeagatik, baina zortzi ikasleak mantenduko ditu, negoziazioen ondorio. Hezkuntza Sailaren erabakiak eta jarrerak salatu ditu ikastolak.


Bermeon itunpeko eskolek “gain-eskaintza larria” egiten dutela salatu dute

Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan, hiru ikastetxera joateko aukera dute familiek: bata publikoa, beste biak itunpekoak. Legeak kontrakoa agintzen duen arren, plazen eskaintza ez dela orekatua eta itunpekoek dagokiena baino nabarmen plaza gehiago eskaintzen dituztela salatu dute... [+]


Doakotasuna itunpeko ikastetxeetan: zer dela eta?
Zertarako irakaskuntza kontzertatua?

Eskola publikoko eragile gehienen kontra EAEn onartu den Hezkuntza Lege berriak irakaskuntza kontzertatuaren doakotasuna bermatzea du helburu, beti ere botere publikoen finantzaketaren bidez, jakina. Espainiako Estatuan ere gobernukideek... [+]


Eskola publikoa, izan dadila benetan publikoa

Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburu berriak egindako adierazpen ugariei erantzunez, Hezkuntzari buruzko 17/2023 Legea ezarriko da aurtengo ikasturte hasieran, Legebiltzarrean EAJ eta PSEren babes bakarrarekin onartu zena. Ezarpen horrek berekin ekarriko du agindu eta... [+]


Itunpekoetako irakasleen soldatak eskola publikoarekin parekatzen hasteko, 67 milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak

Itunpeko ikastetxeetan ari diren irakasleen soldata eskola publikoan ari direnekin parekatuko du Eusko Jaurlaritzak. Parekatzea progresiboa izango da, prozesua 2027an amaituko da eta prozesua hasteko 67 milioi euro bideratuko ditu aurtengo aurrekontu publikoetatik. Hezkuntza... [+]


2024-06-12 | ARGIA
EAEko Hezkuntza Legeak “irekitako aukerak baliatzeko” tresna izan nahi duen liburua kaleratu du Hik Hasik

EAEko Hezkuntza Legea. Biharamunerako koordenatuak liburua aurkeztu du asteazken honetan Hik Hasi egitasmoak. “Denontzat eta denona izango den hezkuntza sistema publikoa, bateratzailea, soziala eta inklusiboa erdiesteko bidean lege berriak zein aukera irekitzen dituen... [+]


EHEko kideak legebiltzarreko atarira kateatzen saiatu dira, Hezkuntza Legea salatzeko

Gasteizko Legebiltzarraren aurrean egin dute protesta Euskal Herrian Euskarazeko kideek, “iraungita” dagoen Hezkuntza Legearen onarpena salatzeko. Goizeko 9:00etan elkarretaratzea burutu dute eta bi kide Legebiltzarreko atera kateatzen saiatu dira.


Oposizio guztia aurka duen Hezkuntza Legea onartu dute EAJ-PSEk

Iritsi da eguna: Eusko Legebiltzarrean ostegun goiz honetan onartu da soilik EAJ eta PSEk babesten duten Hezkuntza Legea. Legebiltzar atarian, Euskal Eskola Publikoaz Harrok eta Euskal Herrian Euskarazek protestak egin dituzte. Duela hogeita hamar urte onartu zen azken hezkuntza... [+]


Eraikuntza nazionala

Hezkuntza Lege berria, adostasunetik jaio behar zena, haserrean eta desakordioan onartu da. Publiko-pribatu auziak eta hizkuntza ereduek eragin dute akordio falta. Pena handia.

Horretan Espainiako ereduari jarraitzen diogu, EAEn ez garelako gai oinarri amankomun batzuk jarri... [+]


Kontseiluak “aukera galdutzat” jo du Hezkuntza Legea

Eusko Legebiltzarrak abenduaren 21ean bozkatuko duen EAEko Hezkuntza Legearen balorazioa egin du Euskalgintzaren Kontseiluak. Legea “etorkizuneko belaunaldiei euskaraz jabetzeko eskubidea bermatzetik urrun” geratuko dela kritikatu du. Gehitu du ez dela izango... [+]


Eguneraketa berriak daude