EAEko irakaskuntza publikoko milaka langilek egin du bat grebarekin

  • Batez beste, langileen %60ak egin du bat STEILAS, LAB eta ELA sindikatuek deituriko grebarekin, antolatzaileek dituzten datuen arabera. Hezkuntza Sailak dio irakasleen %38,6 batu dela EAEko Hezkuntza Lege aurreproiektuaren kontrako greba egunera. “Publikoa, euskalduna eta propioa” da mobilizazioetan parte hartzen ari diren lagunen aldarri nagusia.

Bilboko goizeko manifestazioa. Argazkia: Steilas

2022ko azaroaren 30an - 12:18

Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoko irakasle, Haurreskolak Partzuergoko langile, eskoletako hezitzaile eta hezkuntza saileko sukaldari eta garbitzaileak daude deituta asteazken honetako grebara. Deialdia jarraipen zabala izaten ari dela eta Bilboko goizeko manifestazioan milaka lagun elkartu direla azpimarratu dute sindikatuek.

Sare publikoa erdigunean

Sindikatuen hitzetan, lege aurreproiektuaren zirriborroak “egungo hezkuntza eredu duala betikotzen du eta ez du gainditze bidean jartzen”. Are gehiago, aurreproiektuan hezkuntzari zein norabide eman nahi zaion ere ez dela jasotzen gehitu du ELAk. Sindikatuen esanetan, “borrokatzen jarraituko dugu sare publiko bakar, euskaldun eta propiorako bidea egin beharko lukeen legea lortzeko, sare publikoa baita aukera-berdintasuna, kohesio soziala eta euskalduntze prozesua bermatu behar dituena”.

Segregazioak, inbertsio eta baliabideek, parte-hartzeak, euskalduntzeak… ere izan du lekua greba eguneko aldarrikapenetan. Artikulu honetan xehe jaso ditugu bai aldarrikapenak, bai grebaren bueltan baturiko sentsibilitate ezberdinak, bai egun honetan deituriko mobilizazioak ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAEko Hezkuntza Legea
Eraikuntza nazionala

Hezkuntza Lege berria, adostasunetik jaio behar zena, haserrean eta desakordioan onartu da. Publiko-pribatu auziak eta hizkuntza ereduek eragin dute akordio falta. Pena handia.

Horretan Espainiako ereduari jarraitzen diogu, EAEn ez garelako gai oinarri amankomun batzuk jarri... [+]


EHEko kideak legebiltzarreko atarira kateatzen saiatu dira, Hezkuntza Legea salatzeko

Gasteizko Legebiltzarraren aurrean egin dute protesta Euskal Herrian Euskarazeko kideek, “iraungita” dagoen Hezkuntza Legearen onarpena salatzeko. Goizeko 9:00etan elkarretaratzea burutu dute eta bi kide Legebiltzarreko atera kateatzen saiatu dira.


Oposizio guztia aurka duen Hezkuntza Legea onartu dute EAJ-PSEk

Iritsi da eguna: Eusko Legebiltzarrean ostegun goiz honetan onartu da soilik EAJ eta PSEk babesten duten Hezkuntza Legea. Legebiltzar atarian, Euskal Eskola Publikoaz Harrok eta Euskal Herrian Euskarazek protestak egin dituzte. Duela hogeita hamar urte onartu zen azken hezkuntza... [+]


Eguneraketa berriak daude