Hezkuntza greba ikasle lerroetatik

  • Irailaren 15a mobilizazio eguna izan da EAEko hezkuntza komunitatearentzat. Unibertsitateetan Ikasle Abertzaleek mobilizazioak egin dituzte. Donostiako campuseko deialdian izan gara, euren aldarrikapenak entzuteko.

IAren Donostiako mobilizazioa. Argazkia: Mikel Eizagirre

2020ko irailaren 15ean - 17:56
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Normaltasun berrian ohikoa den moduan argitu du egunak EHUren Ibaetako campusean: ikasle gutxi eta kafetegiak erdi hutsik, zerikusirik ez aurreko ikasturteekin. Hala ere, Ertzaintzaren brigada mugikorreko hiru unitate geldirik daude unibertsitatearen aldamenean, eta ez dirudi kafe bat hartzera gerturatu direnik. Goizeko zortziak aldera dozenaka ikasle biltzen hasi dira aulariopean. Horiek, berriz, ez doaz klasera, haietako batzuk ez baitira bertako ikasleak ere. Ikasle Abertzaleak antolakundeko kideak dira, hezkuntza grebari unibertsitatetik ekarpena egiteko prest.

Eskuorriak hartuta, fakultateka antolatu dira informazio-piketeak egiteko. Ez dute lan handirik izan eraikinen atarietan, goizeko bederatziak iritsi ahala ikasle gutxi baitabiltza campusean barrena. Klasera joateko asmoz bertaratu diren zenbait ikaslek harriduraz jaso dituzte grebaren arrazoiak azaltzen zituzten eskuorriak. Askok ez dute jaramonik egin, baina izan dira manifestazioaren abiapuntuaz galdetu dutenak ere.

Eskuorriak banatzen. Argazkia: Gedar

IAk hiru eskakizun zehatz luzatu ditu deialdi honetarako. Lehenik, “langile klaseko ikasleek hezkuntzara sarbidea izan dezaten bermatzea”. Bigarrenik, “ikasketa modalitate telematikoak sortutako zailtasun akademikoek ikasketa prozesua ez oztopatzea”. Azkenik, “lan politiko eta militantea egiteko eskubidea bermatzea” ere aldarrikatu dute. Hirugarren eskakizun horren zentzuaz galdetzean, greba deialdiari dagokion adibide bat jarri dute: “Ikastetxe askotako zuzendaritza-taldeek ikasturte hasiera irregularraren aitzakia baliatu dute DBH zein batxilergoko ikasleei grebaldira batzea galarazteko, institutu gehienetan ez baita bozketarik ere egin”.

Mobilizazioaren aurretik. Argazkia: Mikel Eizagirre
Ehunka ikasle

Bigarren hezkuntzako ikasleen faltan, Gipuzkoako txoko guztietako gazteak hurreratu dira eskakizun horiei babesa adieraztera, harik eta manifestazioaren hasierarako ehunka lagun biltzeraino. Antolatzaileen arabera, 800 ikasletik gora bildu dira Ibaetan 11:30erako. Segurtasun arduradunek berehala ekin diote megafono bidez guztien aurrean COVID-19aren aurkako irizpideak azaltzeari, eta ikasleek bertatik bertara osatu dituzte hiru zutabe luze, elkarren arteko bi metroko tarteak errespetatuz.

IAren manifestazioa. Argazkia: Mikel Eizagirre
Langile kontrolpeko hezkuntza

Behin osasun-neurri guztiak beteta, pauso arinean ekin diote martxari, “Ondorioak ez ditzala langile klaseak ordaindu!” dioen pankartaren atzetik. Ertzaintza jarraika izan dute uneoro, baina horrek ez ditu gazteak beldurtu, eta “hezkuntzaren gaineko langile kontrola” ozenki aldarrikatu dute behin baino gehiagotan. Manifestazioa ikastetxeen aldamenetik pasa denean, leihoetatik zein patiotik so geratu dira grebarako aukerarik izan ez dutenak. Patiokoak korrika hurreratu dira eskolako hesira; oihuek, petardoek eta jendetzak asaldatuta.

Ikasleak Donostiako kaleetan barrena. Argazkia: Mikel Eizagirre
Itxiera

Hala, bestelako intzidentziarik gabe, manifestazioa Ibaetara itzuli da. Bertan, bost lerrotan banatu dituzte ikasleak amaierako komunikatua entzuteko. Behin hori eginda, IAko bi militantek atril batetik komunikatua irakurri dute. Honela zioten azken hitzek: “Hezkuntzako problematika hezkuntza pribatuaren edo publikoaren artean kokatzen den honetan, guk argi diogu: auzia kapitalaren menpeko hezkuntzan edo langileon kontrolpeko hezkuntzan datza”. Besterik gabe, azken horren defentsan berretsi da IAko kidegoa, Donostian eta EAEko gainontzeko hiriburuetan.

Amaierako hitzartzea. Argazkia: Mikel Eizagirre

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikasle mugimendua
2025-10-03 | Gedar
Milaka ikaslek egin dute greba, Israelgo Estatuaren eta bere konplizeen aurka

"Ikasleok ez dugu genozidioa onartzen; ikasleok Flotilla babesten dugu; ikasleok ez dugu Trumpen planean sinesten, eta Palestina askatu nahi badugu, Israelen aurka borrokatu eta Israel suntsitu behar dugu", azaldu du IAk.


2025-10-02 | Gedar
Urriaren 2ko ikasle-greba: gaurko mobilizazio deialdiak

Hemeretzi herritan izango dira IAk antolatutako mobilizazioak, "Israelgo Estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzeko".


2025-09-23 | Gedar
Ikasle-greba urriaren 2an, "Israelgo Estatu sionista eta terroristaren genozidioa salatzeko"

IAk egin du deialdia, eta aurreratu du, Askatasunaren Ontzidiari erasotzen badiote, egunez aldatuko duela greba. "Estatu sionistarekin konplizeak diren instituzio zein enpresak irmoki seinalatzeko" baliatuko dute eguna. 


Israel estatu genozida seinalatzea helburu, ikasleak hamarnaka ikastetxetan mobilizatu dira

Ikama ikasle antolakundeak deituta, ikasleak Palestinaren alde mobilizatu dira astearte honetan, Hego Euskal Herriko hainbat ikastetxe eta unibertsitatetan. “Denon erantzukizuna da egoerari buelta emateko salaketa egin eta mobilizatzea”.


2025-05-13 | Gedar
Polizia berriz sartu da Bilboko Unamuno ikastetxera, eta zazpi ikasle identifikatu ditu

Ikasle bati isuna ipini diote institutuan lan politikoa egiteagatik, eta hori salatzeko agerraldi bat egiten ari ziren bitartean, gazteen aurka jo du Ertzaintzak. Zazpi lagun identifikatu ditu.


2025-05-06 | Gedar
"Selektibitatea hezkuntzaren elitizazioan sakontzeko tresna da", salatu du IAk

Elkarretaratzeak egingo dituzte selektibitateari eta Baxoari ezetz esateko. Gainera, apunte-banku bat eta klase partikularrak jarri dituzte martxan IAko kideek.


Hezkuntza sistema propioa aldarrikatu dute Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Ikamak deitutako ikasle greban

Hezkuntza eredu propioa "ezinbestean" independentziatik etorri behar dela adierazi dute, eta sistema propio hori "publikoa eta komunitarioa" izatea nahi dutela. Ikamak deituta, goizean zehar piketeak egin dituzte Euskal Herriko hainbat hezkuntza zentroetan.


Milaka ikaslek Hego Euskal Herriko hiriburuetako kaleak hartu dituzte, IAk deitutako greban

Hezkuntza bi arazo handik zeharkatzen dutela adierazi dute IAk: "ideia erreakzionarioen" gorakadak eta "ikasleen egoeraren okertzeak". Mobilizazioaren deialdia hedatzeko, goizean errepide mozketak egin dituzte Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Bilbon, Euskal... [+]


2025-03-04 | Gedar
Bilbon eta Iruñean, hiru ikastetxetara sartu da Polizia

Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.


2025-02-12 | Hala Bedi
Maren Lazpiur, Ikasle Abertzaleak
“Gizartean gertatzen ari den gorakada erreakzionario horretan, unibertsitatea ez da salbu gelditzen”

Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-01-14 | ARGIA
Ikamak grebara deitu ditu ikasleak martxoaren 20an, "faxismoa borrokatuko duen olatua osatzea" helburu

Behar dugun hezkuntzarako, independentzia! lelopean deitu du grebara Ikamak unibertsitateetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan. Datozen asteetan iragarriko dituzte greba deialdiari lotutako mobilizazioak.
 


2024-12-05 | Jon Torner Zabala
'Protestaka' erakusketa, EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasle borrokaren 30. urteurrenean

1994an EHUko Arte Ederretako ikasleek protestak abiatu zituzten. Bost irakasle euskaldun lortzeko hiru hilabeteko greba egin zuten, eta bitarte horretan Leioako fakultatea okupatu. Euskal jendartearen babes handia izan zuten, baina Poliziaren errepresioa ere jasan zuten; Bilboko... [+]


2024-11-14 | Leire Ibar
10.000 bat ikaslek eskatu dute unibertsitateko matrikulak merkatzea eta bekak hobetzea

Doako unibertsitatea aldarrikatu eta EHUren erantzukizuna seinalatu dute 10.549 ikaslek, Unibertsitateko Indar Batasunak abiatutako sinadura bilketaren bidez.


2024-10-31 | Leire Ibar
Ostegunetik igandera, Gazte Topagune Sozialista antolatu dute Altsasun

"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.


Eguneraketa berriak daude