Hezkuntza eta oilalokak


2020ko urriaren 28an - 09:30
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Kukurruku, krakakaka, ez dut oilaloka izan nahi. Irakaslea naiz. Hitzak dioen bezala irakasten dabilena omen naiz ni honetan. Irakastea ezagutza sortu eta zabaltze horretan oinarritzen da. Irakasle naizen neurrian ikasleei erakusten diet, eta erakuste horretan aspaldi jada definitu zen “izaten” erakutsi behar diedala. Eta hor dago ba Hezkuntza altxor bat da (Delors, J., 1996) aspaldiko lan bikaina. Eta kasu egiten al dio gure sistemak bertan jasotakoari? Edo Orwellen Abereen etxaldea-ren antzekoa sortzen da ikasgeletan, edota Kafkaren Metamorfosia-ren biktima sozialak al gara irakasleak? Hori bai, labezomorroan bihurtu beharrean oilalokak bihurtzen gara.

Eta zergatik oilalokak?

Barka nazazue oraintxe azalduko naiz. Gainera esan beharra daukat oilarrak, oiloak eta txitak oso gogoko ditudala. Hauei, espeziez, filogenetikoki ez dagokie kortex prefrontalaren garapenik, ezta behar ere. Akabo ba, arrautzarik ez zen egongo bestela. Gizakiok – barkatu nazazue berriro ere, baina arren kontuan izan baieztapen antropozentistak direla hauek– nahiz eta bat ez etorri scala naturae-rekin, beste izakietatik desberdintzen gaituen gaitasunetariko bat gure arrazoinamendua omen da. Arrazoinamenduko gaitasuna izateak ez du esan nahi beti arrazoitzen dugunik, gaitasunak lantzen ez badira ez dira azalarazten. Eta hortxe gaude ba, gaitasuna izanda erabili gabeko dohain herdoilduekin, alegia.

Kukurruku, krakakaka

"Oilalokei ere maitasunez esan nahi dizuet, noizbait erabaki zenutela hezkuntza sistemara zuen bizitza bideratzea, eta hezkuntza sisteman egoteak gutako bakoitzak potentzialki dugun oilolokari aurre egitea eskatzen duela"

Jabetzen naiz irakasleetan izaten erakusteko konpetentzi horrek talka egiten duela hainbat oilalokekin. Harridura sentipena. Gaurko nirea. Ama eta irakasle naiz, eta gaur ama bezala nerabe baten zuzendariarekin eta irakasle batekin bilera neukan. Nerabearen inguruan esan behar orain arte ez duela inongo eranskinik eraman, eta bat-batean Eranskin larria omen dauka. Telefonoz hitz egin nuen zuzendari eta irakaslearekin, eta tira beharrezkoa zen aurpegiz hitz egitea. Ederki kostata baina lortu nuen bilera. Egia! Arrazoia aipatu behar: irakasleak eranskin larria jarri zion ikasleari hau jertsea jartzen ari zela-eta besteen barreak sortu zirenean. Zur eta lur, ezta? Baita ni ere. Errealitate bat, hainbat bizipen eta testigantza pila. Nire nerabearekin luze hitz egin nuen. Hau zur eta lur ere. Testigantza ugari jaso nituen eta gauza batzuk ulermenerako erronka bikaina direla onartu behar.

Bilera

10:30ak. Zain nago eskolan. Eseri gara: zuzendaria eta irakaslea, eta ni. Hitz egiten hasi gara. Oso altu hitz egiten hasi dira, haserre zeuden… Niri tonu egokiaren onuran azpimarra jartzea tokatu zait. Nerabeak egindakoaren inguruan aritu dira, azpimarra jarriz irakasleak ikasleari “Kaleratua, eranskin larria” esan ondoren, hark “ez, ez, ez, barkatu, barkatu, barkatu…”erantzun ziola. Nik ordea beste bertsioa bat neukan non, alabak kontatu zidanaren arabera, bera jertsea jartzen zegoela irakasleak gelatik bota zuen, eta berak “ez, ez,ez, barkatu, barkatu, barkatu…” erantzuteagatik garrasika kaleratzea eta zuzendariarengana bidaltzea ezin zuela ulertu. Ezetza horregatik zela, beretzat ondorioa onartzea errua onartzea zelako, eta berak zin egin zidan jertsea jantzi baino ez zuela egin. Falta zait argitzea: pasarte hau klase hasieran gertatu zitzaien. Eta noski alabak zuzendariarekin bukatu zuen ordu luzez.

Zaila egin zaigu hiruroi elkar komunikatzea. Irakaslea eta zuzendaria ikaslearen erruduntasunaren inguruan aritu dira. Isilune batean irakasleari galdetu diot zein izan zen kaleratzearen helburu pedagogikoa. Isilunea luzatu zaigu. Eta bat-batean garrasika, eta eskuak astinduz hasi zait esaten alaba inpultsiboa dela, eta gelako giroa… Nik mesedez garrasirik ez egiteko esan diot. Akabo ba. Berak esan dit ni irakasle izanda horrelako neurriak hartzearen garrantzia ezagutuko dudala. Eta hortxe nire aukera: gogorarazi diot nik eskubidea daukadala irakasle bati nire eskoletara etortzea debekatzeko, beti justifikatua noski, eta baita ere kaleratzeko aukera dudala, eta nahiz eta izan ez dudala inoiz erabili neurri horietan ez dudalako inongo helburu pedagogikorik ikusten. Eta hezkuntza sisteman pedagogiak zer esan asko duela. Berak, garrasika erantzun dit: “Orduan niri baliabideak falta zaizkit”. “Akaso, zure gauza da”, esan diot nik, eta oraingoan bai, hurrengoa esan diot ahal nuen lasaien: “Garrasika jarraitzen dezu, nik ez dut garrasi daudenekin hitz egiten, hortaz isildu, mesedez”. Berak, garrasika hurrengoa esan dit: “ Nik horrela hitz egiten det beti, kafea hartzen nagoenean ere”. Hortaz, esan diot: “Ba joan zaitez bakar-bakarrik zu zurekin kafera, garrasika hitz egitera”. Eta joan da. Bai, joan da. Atea gurutzatzean oilaloka ikusi dut, ez dut pertsona bat ikusi oilaloka bat baizik. Eta beldur naiz ez ote diren egunerokotasunean gure hezkuntza sisteman hainbat oilaloka irakasle lanetan ibiltzen. Eta arren, oilalokei ere maitasunez esan nahi dizuet, noizbait erabaki zenutela hezkuntza sistemara zuen bizitza bideratzea, eta hezkuntza sisteman egoteak gutako bakoitzak potentzialki dugun oilolokari aurre egitea eskatzen duela, garrasiak ez direla ezeren eredu eta debekatuak egon behar zirela, jakin badakigulako egoerak kudeatzeko baliabide ezak bultzatzen gaituela garrasi egitera. Eta bai agian zure ohitura da garrasi egitea, ba zure eremu pribatuan egin ezazu nahi duzun beste, nahiz eta gomendagarria ez izan, baina arren, hezkuntza publikoaren proiektua pertsonetatik haratago doan proiektu duina denez ez ezazue zuen oilaloka garrasiekin zapuztu. Bejon dagizuela! Gora bihotzak!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


2025-09-03 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Progre

Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Bea Salaberri
Txitxar txiroak

Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]


2025-09-03 | Jesús Rodríguez
Zarata egiteari utzi, gora begiratu

Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


Eguneraketa berriak daude