Herri kurduaren aldeko ‘Newroz eguna’ antolatu dute Donostian igande honetarako

  • Uliako Lore Baratzeetan izango da eta egun osoko egitaraua antolatu du Herri Kurduaren Aldeko Donostiako Ekimenak. Martxoaren 21ean, urtero milioika kurduk udaberriaren iritsiera ospatuz, herri gisa badirela nor aldarrikatzen dute. Aste honetan PKKko buru Abdullah Oçalan APO hil ote den zurrumurruak zabaldu dira, eta adibidez, bere ilobak hedabide kurdu bati adierazi dio ezin dutela berarekin harremanetan jarri eta ez dakitela nola dagoen.

Newroz egunean udaberriaren iritsiera ospatzen dute mundu osoko kurduek. Irudian, Palangan herriko herritar bat Ekialdeko Kurdistanen (Iranen menpe), sua pizteko ekitaldian. (Salar Arkan)

2021eko martxoaren 17an - 15:52
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Groseko negutegietan (Ategorrieta etorbidean) herri kurduaren lagunek hitzordua daukate Donostian, igande honetan. Egitarau oparoa antolatu dute egun osoan zehar, 12:30ean hasira.

Deialdiaren afixa.

Harreraren ostean, kurduen proposamen politikoa jasotzen duen konfederalismo demokratikoari buruzko tailerra egingo dute 13:00ean. 14:30ean bazkari autogestionatua, 15:30ean argazki erakusketa gidatua, 16:00tan turkiar faxismoaz hitzaldia, 18:00etan emanaldi kulturala, eta egunari amaiera omenaldi batekin emango diote, 18:30ean.

Antolatzaileek adierazi dute estimatuko dutela aurrez izen ematea joateko asmoa dutenek ondoreko e-posta helbidean: dherrikurduarekin@riseup.net

Oçalanen berririk ez dute

Aurtengo Newroz egunean, zeresana emango du askapen mugimendu politiko kurduaren buruzagi jotzen den Abdullah Oçalanen heriotzari buruzko zurrumurruek. Ez da lehen aldia, baina bere senide eta abokatuek salatu dute ezin dutela berarekin harremanetan jarri Turkiak bakartuta daukalako Imrali uharteko espetxean. Bere ilobak Rudaw hedabideari esan diote ez dakitela nola dagoen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Internazionalismoa
2025eko abenduaren 4
Ez da eten

2025eko azaroaren 19
51.396

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!