Hendaian ostalari batek uko egin dio emakume bati zerbitzatzeari, buruzapi islamiko bat zeramalako

  • Hendaiako ostatu batean gertatu zen erasoa aurreko igandean. Buruzapia jantzita zuenez, emakume bat eta bere semea tabernatik kanpo utzi zituen ostalari batek.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko ekainaren 2an - 10:49
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Bere semearekin bazkaltzera zihoan eraso faxista jasan duen emakumea, joan den igandean. Hendaiako (Lapurdi) ostatu batera iritsi eta hango ostalarietako batek uko egin zion haiei zerbitzatzeari, emakumeak buruzapi islamiko bat zeremalako soinean.

Egoera ikusita, emakumearen semea gertatzen ari zena filmatzen hasi zen. Ikus-entzunezkoan entzuten denaren arabera, ostalariak emakumeari erraten dio ez dituela onartuko "prehistorian bezala jantziak diren pertsonak". Ostalariak berak gurutze katolikoa lepotik zintzilik daramala seinalatzen du semeak bideoan, baina hark, hala ere, ostatutik kanpo joatera behartzen ditu. Gazteak salaketa bat jarri du "diskriminazioagatik".


Xenofobia kanalean gehiago
2025eko ekainaren 4
Meloi saltzailea
Ulertezina ulertzea

Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.