Hendaian burutu dute elkarretaratzea, greba orokorrarekin bat eginez

  • Hirurogei bat lagun elkartu dira Hendaiako udaletxe aitzinean, greba orokorrarekin bat eginez. Elkartasuna erakusteaz gain, Frantziako Gobernuak xede duen erretreta sistemaren erreforma salatzeko unea izan da.


2020ko urtarrilaren 30ean - 21:12
Elkarretaratzea, Hendaian
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hego Euskal Herriko greba orokorrarekin bat eginez, elkarretaratzea burutu dute 18:30tan Hendaiako udaletxe aitzinean. Hirurogei bat lagun elkartu dira eta LAB eta CGT sindikatuen ordezkariak egon dira hitza hartzen. Ipar Euskal Herrian zein Hego Euskal Herrian eman beharreko borrokak batzeko beharra azpimarratu dute.

Ipar Euskal Herrian, Frantziako Gobernuak xede duen pentsio sistemaren erreformaren kontra dabiltza mobilizaturik iazko abenduaren 5az geroztik. Hego zein Ipar, prekaritatea borrokatzeko eta bizitza duinak aldarrikatzeko beharra azpimarratu dute Hendaiako udaletxe aitzinean. Elkarretaratzea bukarik, hitzaldia eskaini dute Baleak elkartean, Bidasoaz bi aldeko pentsionisten borrokak mahai gainean jarriz.

Goizean, topoa blokeatu zuten LAB sindikatuko Ipar Euskal Herriko kideek eta Aitzina gazte erakundekoek.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!