"Hego Euskal Herriko administrazioek ez diote biderik eman nahi euskal eskola publiko berriari"

  • “Gaur egun, Hego Euskal Herriko ikastetxeetan lege arrotzak aplikatzen ari dira, ratioak handitzen, murrizketak egiten, nahi ez dugun ebaluazio sistema ezartzen, bururik gabe sortutako makro-zentroak zabaltzen…”. Euskal Eskola Publiko Berriaren jaian, gogor mintzatu da Bego Bitorika Sortzeneko koordinatzailea.


2016ko maiatzaren 23an - 10:43
Maiatzaren 22an Hernanin festa egin du Sortzenek, "Eskolharria, biharko herria" lelopean.

Azpimarratu du administrazioek ez diotela euskal eskola publiko berriari bide eman nahi eta "alderantzizko norabidean tiraka" ari direla.

Ezkor hasi zen hizketan Bitorika, Sortzen mugimenduak oraindik ez dituelako bete duela 25 urte jaio zenean zituen helburu nagusiak: hezkuntza sistema propioa lortzea eta sistema horren muina Euskal Eskola Publiko Berria izatea. Baina norabide horietan “pauso txikiak eta handiak eman dira, bai Sortzen elkartetik bai hezkuntza mugimendutik”, gaineratu zuen; “eskola berri eta parte-hartzailearen bidean dinamika andana piztu ditu Sortzenek”.

Mende laurdena eta gero, berdin?

Baten batek pentsatu dezake “25 urteetan gauza asko egin bai, baina euskal eskola publikoak antzeko jarraitzen duela. Gure iritziz ordea, ez da horrela. Hezkuntza sistema jendartearen sorlekua da. Sistema bizia da; egoera, inguru, kultur eta pertsonen artean etengabeko bibrazioan dagoena. Eta hezkuntza komunitateak egoera horien aurrean formulak bilatzen ditu egunero”.

Duela 25 urteko helburuak berretsiz eta gure hezkuntza sistema bermatuko duen marko legal propioa aldarrikatuz amaitu zuen diskurtsoa Bitorikak. “Elkarrekin ekinez egoera iraultzea posible dela sinetsita gaude; harriak batuz, mugarriak jarri. Eskola berria eraiki, eskolharria, biharko herria!”.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sortzen
Lerinen D eredua ezartzeari ezetz esan dio Nafarroako Gobernuak, eskari kopurua legez nahikoa izan arren

Leringo hainbat gurasok herriko eskola publikoan D lerroa irekitzeko eskatu zuten iaz, baina nahiz eta legeak markatutako gutxiengo eskari kopurua gainditu, gurasoek ez dute aukera hori izango, Nafarroako Gobernuaren iritziz “Leringo eskolak ez duelako espaziorik D eredua... [+]


2021-10-12 | ARGIA
Nafarroako D ereduko ikastetxe publikoetan azpikontratatzen diren zaintzaile batzuek ez dakite euskaraz

Nafarroako D ereduko ikastetxe publikoetan azpikontrataturiko zenbait zerbitzutan ez da euskara eskatzen, eta ondorioz, haurrekin zuzenean ari diren langile batzuek ez dakite euskaraz, adibidez autobusetako zaintzaileen artean. Hala salatu dute Behatokiak, Sortzen elkarteak eta... [+]


2019-05-20 | ARGIA
Sortzenek laguntza eskatu du Iruñeko festaren diru galerei aurre egiteko

Sortzen elkarteak Iruñeko urteroko festari eutsi zion atzo Takonera parkean, baina eguraldia dela eta ekitalde ugari bertan behera utzi behar izan zituen, batez ere goizaldean eta eguerdian. Goizean, hala ere, Hodei magoaz gozatu zuten gazte eta helduek eta arratsaldean... [+]


2019-05-17 | ARGIA
Euskara ardatz, Sortzenen festa ospatuko dute igandean Iruñean

Takonerako lorategien inguruan egingo da festa etzi, maiatzaren 19an. Bi gune hartuko ditu: Vista Bella eta Bosquecillo kalea. Aurtengo leloa da Euskaratik guztion eskola sortzen eta, zentzu horretan, euskarak bustiko du jai eguna. Ondorengo lerroetan egunean zehar bertan izango... [+]


Eguneraketa berriak daude