Atzo intentsitate handiko eguna izan zen herriko tabernen auzian, fiskaltzak auzipetuentzako zigor eskaera berriak egin zituen eta, horren arabera, auzipetu bakoitzak bere leku berria egin behar izan zuen auzian.
Balorazio politikoetan ez da aldaketa handirik izango, irakurketa juridikoetan akaso bai –zergatik hau bai eta bestea ez?– eta pertsonalean bai, fiskalak espetxe zigorrak murriztu baditu ere, fiskalaren kartzela zigor eskaerak hor daudelako auzipetuen multzo handi batentzat, hiru multzotan banatuak: batzuek 4 urte eta erdi, bi urte eta sei hilabete beste batzuek eta azken talde batek bi urte eta bi hilabete. Laugarren talde bat libre da fiskalaren eskarian, baina ez akusazio partikularrarenean. Oraingoz, bistan da eskaera horretan kartzela zigorra bilatzen dela, bi urteko zigorretik beherakoak espetxera sartzetik salbuesten baitira, indarrean dagoen beste zigorrik ez bada behintzat.
Atzoko mugimendu garrantzitsuenetakoa, dena den, fiskalak HB esparru penalean kriminalizatzeko egin zuen ahalegina izan zen. HB 2003an jarri zuten legez kanpo, 2002ko ekainean onartutako Alderdien Legearen ondorioz, baina juridikoki hori bide administratibotik egin zen, pertsona juridikoak esparru horretan epaitzen direlako. Orain, aldiz, atzoko sesioan fiskalak ahaleginak eta bi egin zituen ahozko saioan eta epai mahaiari tesi berri bat helarazteko, honakoa gutxi gora-behera: auzipetuak ez dira zigortu behar bakarrik ETAko kideak direlako, HB bera da erakunde kriminala eta, beraz, auzipetuak HBko kideak diren heinean, esparru administratiboa gainditzen da eta atal hori esparru penalean sartzen da. Horrek esan nahi du, fiskalak bai hala bai bilatzen duela zigorra eta ETAkoak direla frogatzeko hainbat ekinbide zehatz aurkeztu behar badu ere, HBko beren jarduera politikoa nahikoa litzateke froga gisa.
Eguerdiko ordubiak aldera moztu zuen fiskalaren berba jarioa epaimahaiko lehendakariak eta gaur amaitzeko agindua eman zion. Teknikoki auzia bi zatitan banatua dago, bata arlo politikoa da, HB, Batasuna eta gainerako erakunde politikoei lotua eta, bestea, zehatz-mehatz herriko tabernei dagokiona. Alor politikoko auzia amaitu behar du gaur atzoko fiskalak eta beste fiskal batek herriko tabernen ataleko eskaera berriak defendatuko ditu. Ondoren auzipetuen abokatuen txanda izango da.
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko".
18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]
1978ko sanferminetan gertatutako Poliziaren kargak argitzea, horiei buruzko dokumentuak desklasifikatzea eta gertakarietan hildako German Rodriguez biktima gisa aitortzea eskatzen diote Espainiako Gobernuari Kongresuak onarturiko dokumentuaren bidez.
Euskal Herriaren nazio izaera eta burujabetza aldarrikatzeaz gain, "erresistentzia eta borroka antifaxistari gorazarre egitea eta berrespen antifaxista egitea" jarri dute helburuen artean.
Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicenteri 120 ongi etorri baino gehiago antolatzea eta terrorismoa goratzea leporatzen zien Espainiako Auzitegi Nazionalak. Auzipetuek, akusazio partikularrak eta... [+]
Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]
Aste Santuan Berriozarren egindako topaketetatik egun gutxira bildu gara Gasteizko Sorturen bulegoan. Hango kontuez jardun dugu apur bat, baina batez ere gaur egun euskal gizartean dantzan diren gaiez aritu gara, Ernaik horien gainean duen iritzian sakontzeko asmotan. Amaiur... [+]
2023an B1 maila eskatu zuen udalak kale garbitzailea posturako, baina horren kontrako epaiak eman zituten Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. eta 3. zenbakiko epaitegiek. Epai horien aurkako helegiteak atzera bota dituzte orain. Hizkuntza eskubideen urraketei... [+]
Giza eskubideen urraketa horietan duten erantzukizuna aitortu gabe jarraitzen dutela seinalatu du koalizio subiranistak.
Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]
Sare sozialetan argitaratutako argazkiaren bidez ezagutarazi du erasoa Ordiziko alkate Adur Ezenarrok. Bere sexu izaerarekiko "harrotasuna eta ohorea" berretsi du, eta azken aldiko "oldarraldia" salatu du.
Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]
Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.