"Nola sustatu haurren parte-hartzea ekintza komunitarioen bitartez" ikastaroa emango du otsailean Iruñean Naiara Martin Gomezek (Elgoibar, 1982). Pedagogian graduatua da eta Atxutxiamaika Saileko arduraduna. Izen-ematea irekita dago UEUren webgunean. Ikastaroaz hitz egiteko izan gara berarekin.
Haurrek komunitatean izan beharko luketen parte-hartzean jarriko duzu fokua. Zergatik?
Gure herrietan umeei bideratutako aisialdiko eskaintza gero eta zabalagoa da, gero eta ugariagoa. Orokorrean, helduok sortzen dugu haurrentzako eskaintza hori, gure asmo onenarekin, jakina, baina haurren nahiak eta interesak kontuan hartzen ote diren zalantza egiten dut. Nire Gradu Amaierako Lana Elgoibarko jaietako Umeen Egunaren inguruan egin dut, eta bertan hainbat kontu aztertu ditut; tartean, umeek beren eguneko diseinuan, garapenean zein ebaluazioan duten parte-hartzea. Bertan jasotako emaitzek diote haurrentzat antolatzen den eguna ez dela haurrekin antolatzen. Haurrekin diharduten eragileen iritzia jasotzen da, ustez, umeena delakoan, baina, umeei galdetzen badiegu, beren ustea ezberdina da.
Komunitatearen parte dira haiek ere...
Jakina, baina komunitatean nola txertatzen ditugun da gakoa. Zein rol egozten dio helduak umeari komunitatean? Horren arabera egingo du bere tokia umeak komunitatean.
Nik aztertu dudanaren arabera, haurrak kontsumitzaile gisa hartuak dira, eta heldua bera da zer, nola eta noiz antolatuko den erabakitzen duena. Ebaluazioa bera ere helduak egiten du, baina hau dena, helduaren begietatik egiten da, noski. Haurtzaroaren kultura aplikatu beharra dagoela irizten diot; izan ere, haurraren garapen-prozesuan sortzen den haur-heldu harremana ez da norabide bakarrekoa, baizik eta bi noranzko ditu; haurrek ere hartu-eman horretan eragin handia dute helduengan, edo izan beharko lukete haurtzaroaren kultura aplikatuta.
Haurrak komunitateko parte direla aitortzeko helduak atzerapauso bat eman behar duela iruditzen zait. Hori horrela, helduak umearen ordezkari izatetik, bidelagun izaterako pausoa emango balu, haurrak bere tokia hartu ahalko luke komunitatean. Eta, gainera, parte-hartze aktibo hori herritartasuna bultzatzeko erreminta ere bada; izan ere, haurrek sentitzen badute beren herrian eragile aktibo izan daitezkeela, beren iritzia kontuan hartzen dela, antolatzaile izan daitezkeela, are eta parte hartzeko gogo handiagoa izango du herrian bertan, horrela eragile bihurtuz.
Praktikara jo aurretik kontzeptuak argitzeari garrantzia emango diozu.
Bai, garrantzitsua irizten diot, adibidez, komunitatea ehuntzeaz ari garenean, zertaz ari garen argi edukitzeari. Izan ere, ez badakigu zertarako nahi dugun komunitatea, zer komunitate landu nahi dugun, gurean zeintzuek osatzen duten eta hori bera lantzeko zer baliabide ditugun, nola sustatuko dugu jarri dugun helburu hori?
Hori horrela, komunitatea, parte-hartzea, inklusioa, kultura, aisia eta, oro har, ekintza komunitarioak sustatzeko baliagarriak izango zaizkigun zenbait kontzeptu ulertzea izango da ikastaroaren lehen zatian egingo duguna. Izan ere, horiek behin ulertuta egin ahalko dugu esku-hartze eraginkorra.
Nahiz eta teorian sakonduko dugun, esan nahiko nuke lanketa hau praktikoa egiten saiatu naizela. Ez dut inor uxatzerik nahi…
Adibide errealekin jarriko duzue praktikan gero ikasitakoa.
Hori da, ez da teoria soilean oinarrituko ikastaroa. Nik neure herriko jaietako Umeen Eguna aztertu nuen joan den urtean, eta bertan jasotako emaitzak eta neuk ikasitakoa jarriko ditut mahai gainean. Lan horretan egindako ibilbideak lagunduko digu ikastarora datozenen kasuak aztertzen, eta, horrez gain, beren praktikak parte-hartzaileagoak, inklusiboagoak eta haurren kultur-zaletasuna sustatzeko eraginkorragoak izan daitezen hainbat gako ikusiko ditugu. Lehenik eta behin, antolatzen ditugun ekintzetan haurren eta helduen rola zein den aztertu behar dugu. Behin kontzientzia hartuta, eman nahi ditugun pausoak zeintzuk izan daitezkeen baloratuko dugu eta ditugun helburuak lortzeko esku-hartze eraginkorrena zein den erabakitzea izango da ikastaroaren funtsa.
Nori dago zuzenduta?
Umeekin nahiz umeentzat herrietan ekimenak antolatzen dituen edozein pertsonari; elkarteetako langileak, hezitzaileak, administrazioko langileak, politikariak, irakasleak nahiz boluntario gisa lanean dihardutenak.
Zer lortu nahi duzu ikastaroarekin?
Nire aldetik, umeentzat ekintzak antolatzetik, umeekin eta umeentzat ekintzak antolatzera aurrerapausoa emateko hainbat gako ematea. Herrigintzari begira, umeak eragile aktibo bihurtzeko bultzada ematea jarduerak antolatzen diharduten eragileei.
Adituen irizpideei jarraituko dien pantailekiko deseskalatzea premiazkoa da eskolan eta etxean. Osasunaren bueltako Espainiako Estatuko erakunde garrantzitsuenek sortu berri duten plataformak hala dio. Internet eta sare sozialekiko “hiperkonexioa da pandemia berria”... [+]
Legez, 16 urte bete arte ezingo dituzte sare sozialak erabili Australian, urte bukaera honetatik aurrera. Baina nola gauzatzen da hori praktikan? Gobernuaren azterketa batek ondorioztatu du teknikoki bideragarria dela, eta aurrekaria jarri du bide bera hartu nahi duten... [+]
Dantza, xake edo kirol topaketak egiten diren bezalaxe, literatura gustuko duten haur eta gazteek ere zaletasuna partekatu, elkar ezagutu eta egunpasa ludikoa egiteko aukera izango dute, datorren igandean. Ikasturtean zehar elkarri gutunak idazten aritu diren 130 gaztetxo... [+]
Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.
Ludotekan, gazte txokoan, udalekuetan... batzuk musukatzen ari direla, beste hark zakila erakutsi duela eta honakoak gorputzarekiko irainak jaso dituela, hori guztia kudeatzea ez dute erraza hezitzaileek. Adibide praktikoz lagunduta, 'Nola landu sexualitatea hezitzaileon... [+]
Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]
Pippi Kaltzaluzeren istorioak lehenengoz kaleratu zirenetik 80 urte bete direla-eta, leku berezia eskaini diote Boloniako Nazioarteko Haur eta Gazte Liburu Azokan. Azkarra, independentea, errebeldea, lotsagabea, menderakaitza, apur bat basatia, sormen handikoa, ausarta eta... [+]
2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. Hogei urtez horrela funtzionatu duen ageriko diskriminazioa buka dadila eskatzeko ama talde bat elkartu denean, ezetz erantzun die udal gobernuak... [+]
Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]
Eskolaz kanpoko jardueren eskaintza zabala egiten duten ikastetxeen aldean, beste askok ez du horretarako aukerarik; eta eskola bereko ikasleen artean ere, denek ezin dute ekintzetan parte hartu, baliabide ekonomikoek baldintzatuta. Esku hartzeko dei egin diete instituzioei:... [+]
Miopia gero eta gehiago eta gero eta lehenago ari da garatzen, eta horren arriskua da dioptriak gehitzen joatea eta helduaroan begiari lotutako hainbat gaitz izateko aukerak dezente handitzea. “Eguzki-argia jasotzea inportantea da, eta denbora asko ez igarotzea oso gertu... [+]