Haur Hezkuntzako irakasleek pixoihalak aldatu beharko lituzkete?

  • Haurreskola utzi eta eskola hastear diren ume asko pixoihala uzteko saiakeran ariko dira uda sasoian, irailean fardelik gabe joan beharko dutelako ikastetxera. Hainbat ume ez direla fardelik gabe moldatzeko gai izango eta ikastetxeetan horiei pixoihala aldatu beharko litzaiekeela irakurri diogu ama bati sare sozialetan; eztabaida piztu da.


2023ko abuztuaren 22an - 06:09
Azken eguneraketa: 2023-08-23 08:43
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ikastetxeak egokitu behar direla umeen beharretara eta ez umeak ikastetxeetara, dio ama honek, eta fardela uzteko nahikoa heldutasun lortu ez duten umeei pixa eta kaka aldatzeko pertsonak ziurtatu behar lituzkeela eskolak. Hori ez dela irakasleen funtzioa erantzun du baten batek, eta etxeko lanak egin behar dituztela gurasoek udan, haurrak prestatzeko.

Kontuak kontu, fardela busti edota zikindu duen umea nekez utziko dute aldatu gabe ikastetxeko profesionalek, baina ez dute erraza: 3 urteko ikasgeletan ez dago fardela aldatzeko tokirik, eta irakasleak haur horrekin komunera joan behar badu, gelako gainerako guztiak bakarrik utziko lituzke, eta hori, jakina, ez da posible.

Fokua zabalduta, haurraren garapen erritmo ezberdinez, eskolaren funtzioez, baliabide pertsonal eta fisikoez (eta horien erabileraz) eta irakasle eta gurasoen arteko hartu-emanaz gogoetatzeko bide ematen du eztabaidak, besteak beste.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Haurren haziera
Eguneraketa berriak daude