ARGIA.eus

2020ko maiatzaren 29a

Hatortxu Rock 20: Kolosala izan da

  • Igandean agurtu zen Hatortxu Rock, Euskal Herriko elkartasun jairik erraldoiena. Azkena izan dadila, hori antolatzaileen eskaera, "Nahikoa da, denak etxera!" izan baita aldarri nagusia. Facebooken duzue jaialdiaren jarraipena.

Guaixe .eus @guaixe
2017ko abuztuaren 01a
Milaka lagun bildu ziren Lakuntzan. (Argazkia: Gaizka Pe˝afiel)

Ostegunean hasi eta igandean agurtu zen Hatortxu Rock, Euskal Herrian orain arte antolatu den elkartasun jaialdirik erraldoiena. Lau egunotan puntako kontzertuez gain, mendi ibilaldiak, hitzaldiak –ostegunean Arnaldo Otegik txiki utzi zuen Naiz gunea, eta horretaz gain Emakumea eta Rocka eta senideen mahainguruak eta beste izan dira– eta mota guztietako ekitaldiak ekarri ditu Hatortxu Rockek Lakuntzara. Tartean ezkontza bat. Duela urte batzuetako Hatortxu festa batean elkar ezagutu zuen Valentziako bikote batek Lakuntzan ezkondu nahi izan zuen eta ostiralean ospatu zuten ezkontza. Lakuntzako alkate Patxi Xabier Razkinek ezkondu zituen. 

Antolakuntza bikaina, hori hurbildutako guztien ahotan egon diren hitzak. Garbitasuna, giro ona, zerbitzu bikainak… pozik egon daitezke antolatzaileak, euren lana goraipatu baitute bildutakoek. "Lakuntza herri txikia da eta milaka pertsona hartzea ez da erraza. Baina giro bikaina izan da, garbitasuna ikusgarria, Lakuntzako kaleak inoiz baino garbiago egon baitira, jendearen edukazioa ere ikusgarria, ez dugu jarrera txarrik ikusi... Dena ikusgarri atera da", aipatu digu bizilagun batek. Antolakuntzak eta boluntarioek egindako lana eskertu zuten guztiek, baita kontzertu bikainak eskaini dituzten guztiek. "Hau zuendako da" esan zuten Berri Txarrakeko Gorka Urbizuk eta Ken Zazpiko Eñaut Elorrietak. Bestalde, antolakuntzak lakuntzarren harrera beroa eta Lakuntzako boluntarioek eta Udaleko zinegotzi eta alkateak guztia prestatzeko egindako lan erraldoia goraipatu zuten. 

Milaka pertsonak parte hartu dute Hatortxu Rocken. Igandean ekitaldi nagusia izan zen. "Hemen gaude, baina ez ginen hemen egon beharko..." hitz horiekin hasi zen Hatortxuko antolatzaileen jarduna. Azken Hatortxua izatea espero zuten, "preso, iheslari eta deportatu guztiak hemen egon behar dutelako. Nahikoa da, denak etxera", hori izan zen leloa, Hatortxuko logoko txoriak hegan ekarri zuena. 

Egun hauek irudi ikusgarriak utzi dituzte. Guaixek sare sozialen bidez egin du jarraipena. Sartu gure Facebookera (Guaixe Sakanako Astekaria) eta hor dituzue kontzertuen eta ekitaldi nagusiaren bideoak, argazkiak eta beste. Izan ere, kolosala izan da Hatortxu Rock-a. 

Albiste hau Sakanako Guaixek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

Kanal hauetan artxibatua: Hatortxu Rock  |  Euskal preso politikoak  |  Lakuntza

Hatortxu Rock kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude