Nerea Aranburu eta Ivan Aizpurua aktoreek bideo bakoitzean jende klase bat gorpuzten dute. Umorez, euskal gazteariaren joerak karikaturizatzen dituzte. Atzean Zuloa Donostiako Bagera Elkarteak eta Hiru Damatxo ekoiztetxeak egiten dute.
2018an hasi zuten Atzean Zuloa proiektua Donostiako Bagera Elkarteak eta Hiru Damatxo ekoiztetxeak, eta 2022an bosgarren denboraldiari ekingo diote. 32 pertsona mota eta bere herrenak irudikatu dituzte dagoeneko, eta beste hamarrekin osatuko dute euskal gazteriaren erretratu zabala izateko bokazioa duen bilduma.
Aurtengo berezitasuna da denboraldi berria osatuko duten hamar bideoetatik bat ikusleen esku utzi dutela. Hauxe da sareetan bota duten galdera: zein pertsona mota irudikatu beharko genuke datorren denboraldi honetan? Proposamen guztien artean bat hautatuko dute, eta proposamena egin duenak kamiseta bat jasoko du opari.
Hemen ikus-entzun daitezke atal guztiak.
Lurraren ahotsak
Zer: Telesail-dokumentala
Non: Euskal Herria
Ikusi: Primeran
A. Etxebarria, P. Vidal, 2023
6 kapitulu X 40 min.
Hego Sudanetik Brasilgo Amazoniara bidaia. Hamabi pertsonaia ezagutuko ditugu bidean; hamabi kultura, hamabi eredu jasangarri. Kultura eta... [+]
Euskaraldiaren atarian, beste behin, Pantailaldia egingo da. Maiatzaren 6tik 15era iraungo du, eta euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea izango da helburua.
Baina non gaude, non dago euskara ikus-entzunezkoen mundu zabalean, nora goaz? Zein hutsune, zein erronka... [+]
Apirilaren 24an, ETB1ean, jendeak aspalditik eskatzen zuen programa eredu bat estreinatuko da: Linbo, late night formatuko ordubete inguruko saioa, gazteek eta gazteentzat egina.
Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]
2025eko martxoaren 10etik 30era Loraldia Festibalaren 11. edizioa ospatuko du Loraldiak, Trikua esnatu da lemapean. Programazio artistikoak proposamen anitzak eskainiko ditu Bilbon, diziplina ezberdinak uztartuko dira eta 100 sortzailetik gora bilduko ditu. Loraldiak jada... [+]
"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]
Gai tabu gisa marrazten da Euskal Herrian, baina munduan barna ez da horrela. Hizkuntz politikak ezin dira merkatu librearen logikan ipini, baizik eta kuotak edo kupoak ezarri behar dira. Beharrezkoak dira. Eta beharrezkoak dira daudenak betetzea, ez baititu inork betearazten.
Ikusgela proiektuak, hezkuntzarako ikus-entzunezko materiala lantzeko wikiekimenak, hirugarren ikasturteari ekin dio gaur. Orain arte 92 bideo argitaratu baditu ere, ikasturte honetan maiztasuna handituko du, astearte eta ostegunero bideo bat aterako du eta irailetik maiatzera... [+]
ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei ikus-entzunezko proposamen.