argia.eus
INPRIMATU
Hastear da “Atzean Zuloa” umorezko bideoen bosgarren denboraldia
  • Nerea Aranburu eta Ivan Aizpurua aktoreek bideo bakoitzean jende klase bat gorpuzten dute. Umorez, euskal gazteariaren joerak karikaturizatzen dituzte. Atzean Zuloa Donostiako Bagera Elkarteak eta Hiru Damatxo ekoiztetxeak egiten dute.

ARGIA @argia 2022ko urtarrilaren 18a

2018an hasi zuten Atzean Zuloa proiektua Donostiako Bagera Elkarteak eta Hiru Damatxo ekoiztetxeak, eta 2022an bosgarren denboraldiari ekingo diote. 32 pertsona mota eta bere herrenak irudikatu dituzte dagoeneko, eta beste hamarrekin osatuko dute euskal gazteriaren erretratu zabala izateko bokazioa duen bilduma.

Ikusleen esku jarri dute pertsona mota bat hautatzea

Aurtengo berezitasuna da denboraldi berria osatuko duten hamar bideoetatik bat ikusleen esku utzi dutela. Hauxe da sareetan bota duten galdera: zein pertsona mota irudikatu beharko genuke datorren denboraldi honetan? Proposamen guztien artean bat hautatuko dute, eta proposamena egin duenak kamiseta bat jasoko du opari.

Hemen ikus-entzun daitezke atal guztiak.